Kategoria: historikoa
Aurreikuspen guztiak gaindituz, Nafarroan euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena ospatu da. Nafarroako bazter guztietako herritarrek Iruñeko kaleak bete dituzte euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko eta Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politika salatzeko. Manifestazioa historikoa! from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Astebete oporretan eta bloga lolo egon da. Atseden baten. Eta bueltan, ba zerbait idatzi behar, baina burua ez dabil oso fin bero sapa honekin. Beraz, kopiatu eta itsatsi. Gipuzkoa euskara webgunetik hartu dut artikulu hau, Paula Kasaresena.Hizkuntzalaritza liburuek desagertzeko arriskuan dauden mintzairen azken hiztunen aipamenak erruz bildu dituzte. Carme Junyent hizkuntzalariaren hitzetan, hizkuntzalaritzaren historia azken hiztunen nekrologiez josirik dago. Orain, Interneten ere mundu zabaleko hainbat hizkuntzen azken hiztunen l...
Espainiako Gerran fusilatutako 86 pertsonen gorpuzkinak topatu dituzte Tuteran, Fustiñanan eta Magallonen (Zaragozan, Espainian). Diario de Noticiasen leitu dut. Aranzadi Zientzia Elkarteak topatu ditu georradarra erabilita. 86 memoria gehiago berreskuratuta. Milaka batzuk falta dira oraindik. Baina instituzioetan ez dago inolako apusturik, inolako politikarik memoria historikoa berreskuratzeko. Bitateko teknikoek laguntza handia ematen dute. Baina bitarteko ekonomikoak ere beharrezkoak dira. Eta horretarako, kontzientziak astintzea, ezinbertzekoa. Fusilatutakoen elkarteek 40 eskari baino g...
Zergatik ote Garzonek ukitzen duen guztiak ez duela amaiera onik?Memoria Historikoaren legeari erantzunez, Espainiako gerrako desagertuak ikertu eta hilobiak irekitzeko erabakia hartu zuen Garzon epaileak. Entzutegi Nazionalak, baina, debekua ezarri dio. Berrian irakurri berri du.Oinazea berriz ere, egia jakiteko eskubidean eta beharrean diren milaka familientzat.Nire amatxiren anaia bat dago desagertuen zerrenda luzean. Haren berririk ez. Bartzelonan desagertu omen zen. Baina ez dugu albiste gehiago. Egia jakitea bertzerik ez dugu nahi, non erail zuten, non lurperatu zuten. Hainbertze eska...
Proiektuaren berregitea eskatuz, Zain Dezagun Urdaibaik salaketa bana jarri du Patronatuan eta Busturiako Udalean. Busturiako Madariaga dorretxearen ingurua urbanizatzeko proiektuaren aurkako salaketa jarri dute Zain Dezagun Urdaibai taldeko kideek. Izan ere, proiektu horretako hainbat puntu ilegaltzak jo dituzte. Zain Dezagun Urdaibaiko partaide Erroxeli Ojinagak adierazi duenez, «Busturiako Udalak eta Ingurumen Sailak onartutako proiektuak ez ditu errespetatzen Madariaga dorretxearen ingurua eta bertako ondare kulturala». Beraz, salaketak jarri ditu taldeak, bai Busturiko Udalean, eta b...