86 memoria berreskuratu
Espainiako Gerran fusilatutako 86 pertsonen gorpuzkinak topatu dituzte Tuteran, Fustiñanan eta Magallonen (Zaragozan, Espainian). Diario de Noticiasen leitu dut. Aranzadi Zientzia Elkarteak topatu ditu georradarra erabilita. 86 memoria gehiago berreskuratuta.
Milaka batzuk falta dira oraindik. Baina instituzioetan ez dago inolako apusturik, inolako politikarik memoria historikoa berreskuratzeko. Bitateko teknikoek laguntza handia ematen dute. Baina bitarteko ekonomikoak ere beharrezkoak dira. Eta horretarako, kontzientziak astintzea, ezinbertzekoa. Fusilatutakoen elkarteek 40 eskari baino gehiago dituzte pilaturik mahai gainean lurperatutakoak bilatzeko. Baina ezin diote erantzun egokirik eman berehalakoan.
Isildu nahi dute iragana. Gibelera begiratzea zauriak irekitzea dela diote batzuek. Baina zauriak aspaldi ireki zituzten, eta itxi gabe daude!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: