Pasa den astean, ikastaro oso interesgarria egin zen Donostian, Jone Miren Hernandezen gidaritzapean. Ikastaro horren kronikak argitaratu dira (lehen egunekoa, bigarren egunekoa eta hirugarren egunekoa).Horrez gain, ahotsak elkartekoek euren aurkezpenean erabilitako bideo guztiak eskura jarri dituzte. Oso interesgarriak euskaldunon historia hurbila (eta horri lotutako bizipenak) ulertzeko.   2:22 01- Euskal hiztunaren kezkak ...


A memoria da lingua

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-04-18 15:00

A memoria da lingua dokumentala da; 20 elkarrizketek osatzen dute, galizieraren memoria historikoari hurbilpen bat egiteko asmoz. Ikuspegi argia dakar lan honek: galizierak bizi zuen eta bizi duen errepresio egoera gogoraraztea. Elkarrizketatuen bizitza historiaren bidez, galizieraren garapen soziala eta hiztunek garapen horrekiko duten eta izan dute pertzepzioa jasotzen du dokumentalak. Gainera, Aroa Huarteri esker, euskarazko azpitituluekin ere gozatu dezakegu.


Espainiako Gerran fusilatutako 86 pertsonen gorpuzkinak topatu dituzte Tuteran, Fustiñanan eta Magallonen (Zaragozan, Espainian). Diario de Noticiasen leitu dut. Aranzadi Zientzia Elkarteak topatu ditu georradarra erabilita. 86 memoria gehiago berreskuratuta. Milaka batzuk falta dira oraindik. Baina instituzioetan ez dago inolako apusturik, inolako politikarik memoria historikoa berreskuratzeko. Bitateko teknikoek laguntza handia ematen dute. Baina bitarteko ekonomikoak ere beharrezkoak dira. Eta horretarako, kontzientziak astintzea, ezinbertzekoa. Fusilatutakoen elkarteek 40 eskari baino g...


Zergatik ote Garzonek ukitzen duen guztiak ez duela amaiera onik?Memoria Historikoaren legeari erantzunez, Espainiako gerrako desagertuak ikertu eta hilobiak irekitzeko erabakia hartu zuen Garzon epaileak. Entzutegi Nazionalak, baina, debekua ezarri dio. Berrian irakurri berri du.Oinazea berriz ere, egia jakiteko eskubidean eta beharrean diren milaka familientzat.Nire amatxiren anaia bat dago desagertuen zerrenda luzean. Haren berririk ez. Bartzelonan desagertu omen zen. Baina ez dugu albiste gehiago. Egia jakitea bertzerik ez dugu nahi, non erail zuten, non lurperatu zuten. Hainbertze eska...


Atzo ia egun osoa eman nuen ordenagailuan daukadan musika guztia ordenatu eta iTunes-en sartzen, abesti bakoitzari zegokion artista, albuma, generoa eta abarrak jartzen. Egia esan nahikotxo egin nuen, baina diska gogorraren osotasunean inmensidadea falta zait oraindik antolatzear. Kontua da zenbait abesti ditudala inolako informaziorik gabe, eta horrek kriston amorrua ematen dit, musika entzutea norena den ere jakin gabe. Gainera, abesti horietako bat pelikularen batean edo entzun izanaren sentsazioa daukat, eta burua apurtu arren ez dut lortzen jakitea ditxosozko abestia zertaz ezagutzen d...


Euria

No profile photo Bidartekoan | 2008-07-07 11:57

Egun desegun latz baten aurreko susmo bustiak inguru-minguru, kristaletako negarrek gure hutsaldasuna iduritu ez ezen gure haiek ez bezalako bat egiteko ezintasuna ere agerterazten ziguten. Eguraldi berdintsuaz hasi zitzaigun dena Bilboko Areatza aldean. Eta ezin nituen ahaztu hainbatetan Verdes Achiricarenerako bide bustietan kulunkaturiko amets ostiraliar irrifarretsuak. Kafeak euri zikin beroak bezala -"y qué le vamos a hacer si llueve" zioen Boulevardeko hormirudi batek- naizen urmael usteldu baten antzerako ispilukadak zekazkidan gomura. Gure bizitzak ez du zede jakinik,...


Lurrazpiko errekak

ahopeka 1456130493047 ahopeka | 2008-05-12 00:24

Beldurraren isiltasunean isuritako malkoeklurrazpiko errekak osatu zituzteneta pitzatutako haitzetan barrena egin du bidememoriaren emariak.Askok lubakia izan zuten hilobieta hilobi guztiak dira lubakihezurretanADNa bezala irakur daitezkeelakohaien ametsak.Lur mugimendu erraldoietan adituak direnakindusmakina txiki baten beldur dira,ahanzturaren zulo lokaztuetandituztelako zutoinakberen bulego distiratsuek.Ez dira bahezur horiek izangoindar metaketarakobehar ditugun hildako guztiak?Atera liteke itzaletatikgure herria itzaletatik?Ahanzturaren lurrak memoriaz bustirikhazi dadila batasunaren z...