Migueliko badoa
Nafar guztion presidentea badoa. Hala erran du gaur, berriz ere. Legegintzaldi bukaera arte esperatu beharko dugu, baina ba omen doa. Hau ere, gehiegitan ari zaigu badoala eta badoala. Ia ez den jendea erreguka has dakion.
Ez dut txanpainik aterako, erretiroa ez delako berehalakoa, are gutiago merkea, eta batez ere, bere ordez paratuko digutena ez delako hobea izanen! Lastima. Zeinen denbora guti irauten duten albiste onek!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: