" title="">Endarlatsako zubi berriaren egitura lotu dute gaur, agintarien aitzinean. Bidasoa aldeko herritarrontzat erranahi berezikoa da gaurko eguna. Aspaldidanik ari ginen errepidea hobetzeko beharra aldarrikatzen. Traba handiak sortzen dizkigute lanok, baina bideko segurtasunerako hobebeharrez izatea espero dut.Baina gaurko argazkia, ingeneritza lan ikusgarritik haratago, Miguel Sanz eta Juan Jose Ibarretxeren artekoa izan da. Ez da besarkadarik izan, baina eskuak estutu dituzte, eta umore onean jardun omen dira.Lanen zuzendariak erran du zubiari Endarlatsako besarkada izena eman diola norbaitek. Euskal Herriko besarkada, hortaz. Izan ere, Endarlatsan egiten dugu bat Berak, Lesakak, Irunek eta Biriatuk; Nafarroak, Gipuzkoak eta Lapurdik, alegia. Euskal Herria hiru administraziotan banatzen duen hiru eremuen bilgune. Euskal Herritarren besarkada.Bidasoaldekoentzat ez dago mugarik Endarlatsan. Errepideko zubitik haratago, bilgunea, besarkada, zubi da Bidasoaldeko gune hau. Injeneritzak lortu duena, lortuko al du egunen batean politikak? Ibarretxe eta Sanzen artekoa benetako besarkada izanen da egunen batean? Iruzkinak Utzi iruzkina: Erabiltzaile izena Eposta Captcha Bidali
Iruzkinak
Utzi iruzkina: