Politikan bada ezer politikan

jonabril 1456149198743 Polietika | 2007-08-29 22:00
8

Politikan ez da ezer politikan
zioen udako kantu horietako batek. Gure Euskal Herri honetan politikak zipriztintzen ditu bazter denak. Maiz, nekatzeraino.

Baina politika egiteko modu aunitz dagoela sinistuta, eta batez ere, bertze modu bat dagoela sinistuta bagaude hainbertze gizon eta emakume. Herri honi, Euskal Herriari, gure ekarpena egin asmotan, ezkerretik eraiki nahi dugun Euskal Herri honi, egunero lotzen gatzaizkio.

Eta politikan gauza polit franko gertatzen dela sinisten dudalako nago nagoen tokian. Politikan eragiteko. Herria berritzeko, biziberritzeko.

Blog honen asmoa ez da apartekoa. Iritzia bota eta jaso, pilotan bezala. Politikaren alderdi konstruktiboan paratuko dut begirada gehienetan. Politikak dituen gauza ederretan. Politikan bada ezer politikan errateraino.

Eta hortik ere blogaren izena. Nafarroa Baik makina bat lelo asmatu zituen azken kanpainan, Nafarroan aldaketa politikoa beharrezkoa dela azpimarratzeko. Arrakasta haundienetakoa izan zuen Polietika hitz jokoak. Politika eta etika uztartzeko lanean ari garelako. Eta gutik erran dezakete etika eta politika eskutik helduta lantzen dituztela. Politikaren edertasuna!

Patxi

Patxi 2007-08-30 09:29 #1

Hagitz pollita aukeratu duzun lehen sarreratxoa eta blogaren izena. POLIETIKA. Hor hitz anitz ditutzu jostatzeko: POLITA - POLITIKA- ETIKA, besteak beste.

Bada beste kontzeptu bat. HERRIGINTZA, horrek ere emanen dizu jokoa ikusiko duzu.

Sorpresa pollita izan da zure mezua, eguna hasteko.

Marijo

Marijo 2007-08-30 10:14 #2

Politikagintzak duen erakartzeko ahalmen eskasarekin, ez duzu erronka txikia aukeratu: "politikak dituen gauza ederretaz" aritzea. Zorte on langintza horretan eta, bide batez, ondo etorri zeu ere euskal blogosfera honetara.

harrilur

harrilur 2007-08-30 15:52 #3

Politikak aspaldi ahaztu du zer den etika. Ez saldu kaka gehiago.

Koro

Koro 2007-08-30 16:30 #4

"Ez saldu kaka gehiago". Horixe da. Animo Jon, saiatu politika egiteko manera berri bat.

Nekane

Nekane 2007-08-31 00:50 #5

Ez zaude zauden tokian deus ere saltzeko, hori argi dut eta askoz ere gutxiago kaka, baina ezta ere ez erosi batzuk saldu nahian ibiltzen direna. politikak ez du ahaztu zer den etika, benetako politika etikarekin batera joan behar baitu, akaso politikari batzuek, eta ez hainbeste. baikorra naiz, eta politikari ez diren beste batzuek ahaztu dute. Animo Jon!!

Sugoi

Sugoi 2007-08-31 19:25 #6

Pozten naiz hainbeste jendek oraindik esperantzarik baldin badu, eta aurrera jarraitzeko animoak ematen dizkizut Jon, aurrera zure lanean zerbait lortuko baduzu, ekinean lortzen baitira helburuak. Nik ordea galdu dut itxaropen oro, ez dut etikan edo politikan sinesten, sinesteagatik estetikan ere ez dut sinesten, baina batez ere, ez daukat gizakiongan federik, historiaren bidez gidatzen naiz. Lau katu hil ziren nire ikuspuntutik ongia dena egiten, gainerakoek botere eta diru gosez hil zuten elkar.

Euskal Herrian gatazka hau noiztik dugun ere ez dut gogoratzen, eta ez dugu ezer lortu, nire ustez behintzat. Gainera, ikupsuntuetan ez omen dugu sinesten, bakoitzaren egiak baino ez du balio, eta horrela, ez gara inora iritsiko...

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2007-09-05 01:11 #7

Jarraituko dut pista, zelan ez. Animo!

Josu

Josu 2007-10-28 19:40 #8

Polietika, asko gustatu zitzaidan. Eta ez galdetu zergaitik bilatu dudan hori orain Googlen. Hona iritsi eta sorpresa, nirearen diseinu bereko bloga, eta blogaria nor eta Jon Abril. Animo, jarraituko dut pista neuk ere.

Utzi iruzkina: