Internet-en etorkizuna

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2007-09-11 17:58
1

HTML fitxategi estatikoak eskegitzeko baino ez zen balio internet orain dela ez hainbeste denbora. Testu hutsa baino ez zen jarri. Azkenengo boladan mutimedia ere jartzen zitzaion, eta honez geroztik, herritartu zen internet. Interneteko erabiltzaileek pasiboak ziren. Datuak jaso baino ez zuten egiten.

Orain web2.0 deritzonarekin edonork, nahiz eta ezaguera teknikorik ez eduki, jar ditzake bere pentsaerak, argazkiak, etab. Egoera pasibo batetik beste batera mugitu gara, non edonork dauka ezer esaterik. Baina web2.0 ez da gaitasun hori bakarrik (bere AJAX puskarekin).

Web2.0 deritzona harago dijoa. Internet berak fitxategiak ezezik (azken finean HTML bat testu fitxategi bat baino ez da) zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Hau da, gaur egun gure eskuko dispositiboak (PocketPC, Palm, etab) sinkronizatu ditzakegu, eguraldiaren egoera jakiteko, adibidez. Zenbait plataforma ezberdin nahastu ditzakegu (Yahoo pipes bidez, alegia) edota esistitzen den baten zati bat baino ez hartu (txioka bezala).

Youtube, Flickr, Google maps, last.fm... dira web2.0ko adierazgarrienak: erabiltzaileak beraien edukiak jarten dituzte era sinple baten, besteekin elkarbanatuz, sare soziala eginez, baina programaketa ere (API bidez) ahalbidetzen dute.

Denbora badijoa eta ikerlari batzuek hasi dira jada web3.0ri buruz hitzegiten. Web semantikoa esaten zaio. Erabiltzaileari begira, apenas ezer aldatuko den, baina bere funtzionamenduan bai.

Eduki hutsez gain, informazio semantikoa ere eramango du. Eta informazio honekin joango dira interneten datzan zerbitzuak. Honek erraztuko digu gauzak bilaketetan, esateko. Aplikazio, zein zerbitzu, zein fitxategi azkarrak edukiko ditugu. Bakoitzak jakingo du zer nolako kontzeptuak dituen bere baitan. Eta kontzeptu hauek elkarrekin erlazioantuko dira. Youtuben dauden Su Ta Garren bideoak, adibidez, jakingo dute bideoak direla, su ta garren taldekoak, euskaraz abesten dutela etabar.

Magia guzti hau microformatuetan oinarrituko omen da (Nahiz eta beste aukerak ere egon). Informazio guzti hau del.icio.usen tagen antzera (edo tagzaniakoen antzera) sailkatuko da, zerbitzu inteligenteagoak garatuz. Batzuk besteak aurkituko dituzte, eta garapen handienarekin, beraiek bakarrik nahastu.

Baina hori inteligentzia artifizialak gure munduko arazoei konponbidea bilatuko diela esatea da.

Teketen

Teketen 2007-09-13 23:35 #1

Eskerrik asko txiokari buruzko aipamenagatik ;)<br />


Utzi iruzkina: