Garraio politika eta tokiko garapena
Dagoeneko 10 hilabete dira Soraluzen bizi ez naizela. Hala ere, hurrundu baino, gerturatu naizenaren sentimendua daukat.
Azkenaldian, herri honetan badago hala nolako errebolta bat. Gure herriko garraio publikoa lehen ere ona bazen, are exkaxagoa bihurtu da azkenaldian. Errudunik ez dut bilatuko. Baina garraio publikoaren egituraketa estrategikoaren ondorioekin kontuz ibili beharrean gaudela…hori bai.
Herri, eskualde eta lurralde baten, garraio politikak izan dezakeen zeresana jakina da. Eta ez dut nik esaten. Europatik eta partaide diren herrialdeetatik datorkigu mezua. (Ikusi: http://ec.europa.eu/transport/white_paper/documents/doc/conclusions-lb-es.pdf, edo, http://peit.cedex.es/ )
Garraioaren egiturak lurraldearen antolamenduan duen garrantzia kontutan izanik kontuz erabiltzeko gauza bat dela uste dut. Herri edo eskualde bat gaizki komunikatua baldin badago, akabo, bereak egin du. Hitz egiten hari naizen kasuan, Soraluzeko garraio publikoaren hainbat zerbitzu, arrasatekoak donostira are azkarrago iristearren, moztu egin dira. Esaten genuen ba, Maltzaga-Urbinak gauza onik ekarriko ez zigula…hemen lehenengo ondorioa. Autobusa Bergaran sartzen da autopistan eta Donostiraino ziztu bizian eramaten ditu erabiltzaileak, bitartean daudenak bertan behera utziaz. Donostira dihoan langileak beraz, autoa hartu behar garaiz iristeko. Beno, badauka agian beste aukera bat, ordubete lehenago iristea…Eta gainera, kotxe gabeko eguna ospatzeko lotsarik ez.
Bakoitzak atera ditzala ondorioak. Zer izango ote du ba Arrasatek Soraluze edo Elgoibarrek ez duenik?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: