devember

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2018-12-04 23:26
1 1

Aspaldi nengoen bultzada berri bat ematea nire ezagutzari. Asko bilatu eta gero, nik uste devemeber egingo dudala: hau da, abendu osoan garatu egunero ordu bat, kosta ahala kosta.

Azkenengo urteotan burubelarri egon naiz web garatzen. Beraz, nire apostua izango da C ikastea, berriz, eta teknika defensibo berriekin. Horretarako Learn C the hard way liburua irakurri eta bertan dauden ariketak egingo ditut.

Blog hau erabiliko dut nire aurrerapenak jartzeko. Ikusikogu ea zertan geratzen den guzti hau. Ondo lo egiten ez duten bi ume edukita, ez baita hain erreza.

Animoak beharko ditut, eh?

 

zerobat 1456153894160

2018-12-05 11:48 #1

Lehenengo eguna: Liburua hasi irakurzten eta ordu erdira ume negarrez.
Lines coded: 0


Utzi iruzkina: