Kategoria: devember
Gaur C lengoaian ezer gutxi aurrera, getchar eta halakoekin salseatzen. Bestalde, inotify-rekin ibili naiz gauzak egiten, konpilazio automatikoak egiteko fitxategi berri bat egertzen denean. Zeozer gehiago egin beharko, fork bat edo, zeren oraintxe bertan ez doakit nahi bezala. Bihar gehiago
Atzo egun berezia izan zen eta ez zen berririk egon kodeari buruz. Tira, ez da hain garrantsitsua. Gaur input/outputekin hasi, eta egun batzu neraman script bat egiteko zai, konpilatzeko. Makefileak itxaron beharko du, ez dut nahi gehiago atzeratu. Nahiko atzeratu naizenez, ja. Bestalde vi tuneatzen nabilela, nerdcommenter gehitu dut, eta Leading key aldatu ere, nire gustokoa jartzera. Uste baino astiroago noa, baina gauza da heltzea, ezta? Presa barik noa, bidaia gozatuz. Berriz Blogeatzearekin gozatu ere.
Gaur gauzak berriz ikusteko eguna izan da. Badirudi erabiltzen ari nintzen liburua "Learn C the hard way", ez da oso gomendagarria, gauza asko kanpoan uzten baititu, eta beste batzuk ez ditu ondo adierazten. Hona hemen azalpen gehiago (ingelesez). Bestalde, vi erabiltzeari bueltatu naiz, eta aldez aurretik egiten nituen gauzak, berriz ikusi. Ba gaur, vim-plug erabiltzen ari naiz. Momentuz, autoclose eta ale (linter) baino ez diot jarri dizkiot. Denborarekin gero eta gauza gehiago jarriko diot. Baina heldu berri bat bezala harut nahi dut. Errepositorioan, zegoen iturburu guztia old ataler...
Olentzeroren etxean egun osoa pasa eta gero, hemen nago berriz, egunean ordubete emanez programatzen. Gaur oso nekatuta hasi, baina gora egin dut. Eskerrrak. Jarraitzen ari naiz liburua: oraingo honetan proposatzen du sintaxia, tokenak, eta estruktura logikoak buruz ikastea. Gnome notekin jarri dut markadore bat, bihar bueltatzeko, birpasatzeko. Egia esateko pixkat ganoragabekeria ikusten dut, baina tipoak esaten du buelta bat ematea, eta ikastea buruz. Behintzat continue, union, eta pare bat gauza gehiago zer diren ikasi dut gaur. Bitartean gdbrekin lan pixkat egin (banuen gura hau ikast...
Aspaldi nengoen bultzada berri bat ematea nire ezagutzari. Asko bilatu eta gero, nik uste devemeber egingo dudala: hau da, abendu osoan garatu egunero ordu bat, kosta ahala kosta. Azkenengo urteotan burubelarri egon naiz web garatzen. Beraz, nire apostua izango da C ikastea, berriz, eta teknika defensibo berriekin. Horretarako Learn C the hard way liburua irakurri eta bertan dauden ariketak egingo ditut. Blog hau erabiliko dut nire aurrerapenak jartzeko. Ikusikogu ea zertan geratzen den guzti hau. Ondo lo egiten ez duten bi ume edukita, ez baita hain erreza. Animoak beharko ditut, eh? &...