Devember 3. eguna
Olentzeroren etxean egun osoa pasa eta gero, hemen nago berriz, egunean ordubete emanez programatzen. Gaur oso nekatuta hasi, baina gora egin dut. Eskerrrak.
Jarraitzen ari naiz liburua: oraingo honetan proposatzen du sintaxia, tokenak, eta estruktura logikoak buruz ikastea. Gnome notekin jarri dut markadore bat, bihar bueltatzeko, birpasatzeko. Egia esateko pixkat ganoragabekeria ikusten dut, baina tipoak esaten du buelta bat ematea, eta ikastea buruz. Behintzat continue, union, eta pare bat gauza gehiago zer diren ikasi dut gaur.
Bitartean gdbrekin lan pixkat egin (banuen gura hau ikastea). Eta egia esateko, txuleta aurrean edukita,erraza egiten da. Hacker bat izango ote naiz?
Gaur ere ikasi dut splint zer den (hau nire kabuz): linter bat da, C lengoaiarentzako
Bitbucketen repoa ere eguneratu pare bat gauzagaz.
Gauza txikiak dira, baina aurrerapausuak ikusteak pozten nau
Iruzkinak
Utzi iruzkina: