GARAPENA, LANKIDETZA ETA TEKNOLOGIARI BURUZKO X. MINTEGIA

No profile photo Urko Goikoetxearen bloga | 2009-02-22 16:59

2009.eko otsailaren 25etik maiatzaren 29ra arte

Mintegiaren helburu nagusia Giza Garapenerako Teknologien kontzeptuari heldu eta berau definitzen saiatzea da. Teknologia hauek giza garapen iraunkorra lortzen laguntzen dute, pertsona eta komunitateei lehentasuna emanez.

Hainbat ekitalditan, Garapenerako Lankidetzaren gaia jorratuko da, egungo mundu globalizatu honen gorabehera eta pobretutako herrialdeen garapenaren arazoei buruzko ikuspegi zabala eskainiz.

Hau guztia, ikuspuntu soziala, ekonomikoa, politikoa eta teknologikotik aztertuz,Lankidetzaren zenbait arloetan ingeniaritza ikasketetan jorratzen diren gaiekin zerikusia dutenak bereziki azpimarratuz.

Kontzeptu hauek guztiak era pluralean landuko dira, diziplina anitzei helduz, interesa duen edozeinek parte hartu ahal izateko moduan. Ez da formazio teknikorik behar, ezta unibertsitate mailako ikasketa edo unibertsitatearekin lotura izatea ere.

Deskribapena: Mintegia 2008/2009 kurtsoko 2. lauhilabetekoan burutuko da Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Gai ezberdinetako adituak izango dira irakasle.

Ordutegia: ostiraletan arratsaldeko 15:00etatik 19:00tara (sesio teoriko eta praktikoak).

Iraupena: 60 ordu teoriko-praktikoak. Ikasleek, nahi izanez gero, astean 2 orduko tutoretza edukiko dute. Aukera askeko 4 kreditu Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak onartua.

Edukiak:

I. Multzoa: Globalizazioa eta Garapena

Sarrera, azpigarapena historiaren ikuspuntutik, Globalizazioa, Giza Garapena

II. Multzoa: Garapenerako Lankidetza

Nazioarteko Lankidetza, Gobernuz Kanpoko Lankidetzaren estrategiak, Lankidetza proiektu eta programak

III. Multzoa: Faktore Teknologikoak

Teknologia Egokiak, Energia Berriztagarriak, eguzki-labe tailerra, hornikuntza eta estolderi urak.

Matrikularen zenbatekoa: 50 , dokumentazioa barne.

Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.euskadi.isf.es/seminario

E-posta: heziketa.bilbao@euskadi.isf.es

Telefonoa: 94 601 72 26


Utzi iruzkina: