Guggenheim
Pasa den astean, asteazken gauez, Donostiara joan ginen Unai eta biok. Tabernaz taberna, eta azkenean Zurriola hondartzan dagoen ZM diskotekan egon ginen. Bueltan, Kursaal parean, bikote bitxi batekin egin genuen topo. Brasilgo mutila eta Australiako neska. Unaik mutilarekin hitz egin zuen, espainolez, eta nik neskarekin, ingelesez.
Euskal Herria polita dela, eta ea nongoak ginen. Ez omen zuen Eibar ezagutzen (hori bai arraroa). Bilbo eta Donostia erdian, erantzun nien. Eta Bilbo bai, ezagutzen zuela, Guggenheim ikustera joan zirela. Noski, iritzia eskatu nion. Turistikoegia, hori erantzun zidan. Barruan ikusitakoak ez ziola ezer adierazi.
Gauza jakina da zein zen Guggeinheimaren erronka, eta ez zen ez artea ezta kultura ere. Neska bat (eta bera bezala milaka gizon-emakume) Australiatik eraikinaren aurrean argazkia ateratzera etortzea zen helburua. Artea helburu ekonomiko batzuk lortzeko bidea da, eta helburuak bete dira, antza. Tira, ba... zorionak.
Iruzkinak
Lutz Long 2007-09-19 13:56 #1

Guztiz ados nago esaten duzunarekin.

Baina ez dut uste inor harritu behar duenik horrek. Gizartearen gutxiengo oso gutxiengo bati bakarrik interesatzen zaio egungo artea; eta lau katu (errespetuz diot) joan ohi dira arte galerietara edo museoetara. Aldiz, ia kristo guztia joan gara Guggenheimera eta, noski, gutxiengo txiki horri salbu, gainerako guztioi eraikina ederra iruditu zaigu, baina barrukoa kaka zahar hutsa. Nik ez nuen besterik espero hara joan nintzenean.

Kontua da jakitea ea jendea zergatik joaten den Guggenheimera (berdin dio Australiatik edo Eibartik) eta ea zergatik harritzen den hainbeste barnekoa gustatzen ez zaiolako.

Larrugorrian 2007-09-19 15:03 #2

Ba ni Guggenheimen egon nintzan oiñ dala hillabete batzuk Afrikari buruzko erakusketa batian eta mordua gustau jatan. Nik uste uneko erakusketan arabera ezberdina izango dala Guggenheimi buruz norberak euki leiken ikuspegixa. Itxuraz toki edarra da halakuak antolatzeko, leku askokin eta giro atsegiñakin. Hori bai, aitortu biharra dakat ez naizela oso artezalea eta gitxitan juten naizela museoetara.

Bilboko museoaren kasuan, ez neuke Puppyri aipamenik egin barik amaitxu, jendia erakartzeko modu bat badalako, ta museotara jendia erakartzeko marketin estrategia moduan primerakua begittantzen jatalako.

A!Ta Eibar ez ezagutzia be...kar,kar,kar

oier 2007-09-20 08:33 #3
Dena den, iruditzen zait bere garaian, eraikitzen ari zirela, Guggenheimari egindako kritikak indarrean daudela orain ere:

Eraikina EJren kultura saileko diruekin ordaindu zen. Bere garaian 16.000 milioi pezetaz hitzegin zen. Eta hori egiteko urte batzutean Kultura Saileko gainontzeko alorretako aurrekontuak txikitu edo desagertu egin ziren. Alegia, euskal kultura bultzatzeari utzi zitzaion erreklamo turistiko bat eraikitzeko. Helburua turistikoa bazen zergatik ez zen ordaindu Turismo sailetik?

Eraikina eta barruko edukiak, arte lanak, guk (diru publikoz) ordaintzen ditugu, baina zer erosi behar den eta zer erakutsiko den amerikarrek erabakitzen dute. Euskal artistek ez dute aukerarik beren lanak bertan erakusteko, baina kanpotik ekartzen diren lanak ordaintzera behartuta gaude.

Ondorioz. Maniobra turistiko potente bat izan da, baina euskal kulturak finantziatu duena eta euskal kulturari inolako mesederik ez, eta kaltea baino ekarri ez diona.

Josu 2007-09-20 14:20 #4
Nik ere uste dut Turismo Sailak ordaitzekoa zela. Hara:

"Esan daiteke Euskadi munduko mapan kokatu duela
Guggenheimek", esan du Iñaki Agirre Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzaren
idazkari nagusiak. (Berria.info)

Marketing-ean fin aritu ez zirenik ez dut esan, Guggenheim egin behar ez zenik ezta ere. Besterik gabe, turismoaren izenean egiterik ere bagenuela, kulturarenean baino.
Eskerrik asko hiruroi.
Utzi iruzkina: