Harrobiak behar ditu euskarak. Harrobiak behar ditu euskal kulturgintzak ere. Eta antzerki alorrean, harrobirik bada, Zurriolako antzerki eskola dugu horietako bat.   Ia 200 gaztez osatutako antzerki eskola dago Donostian. Eskolatik bertatik aktore ezagunak atera dira, euskaraz lan egin dutenak. Euskarak ere behar ditu olgeta guneak, ondo pasatzeko guneak eta lana euskaraz egingo duten gazteen prestakuntza antolatzea. Eta hori guztia, bere xumetasunean, egiten du Zurriolako antzerki eskolak. Segi dezala indartsu!


Guggenheim

4
josu 1456149891816 Josu | 2007-09-19 12:52

Pasa den astean, asteazken gauez, Donostiara joan ginen Unai eta biok. Tabernaz taberna, eta azkenean Zurriola hondartzan dagoen ZM diskotekan egon ginen. Bueltan, Kursaal parean, bikote bitxi batekin egin genuen topo. Brasilgo mutila eta Australiako neska. Unaik mutilarekin hitz egin zuen, espainolez, eta nik neskarekin, ingelesez.Euskal Herria polita dela, eta ea nongoak ginen. Ez omen zuen Eibar ezagutzen (hori bai arraroa). Bilbo eta Donostia erdian, erantzun nien. Eta Bilbo bai, ezagutzen zuela, Guggenheim ikustera joan zirela. Noski, iritzia eskatu nion. Turistikoegia, hori erantzun z...


Azken iruzkinak