Kategoria: guggenheim
Kaixo lagunak!Nire blog honetan nire irudiak ezin dira falta. Hori dela eta, nire irudi bat argitaratuko dut gaurkoan. Argazki hau Bilbon aterata dago, Guggenheim museoaren ondoan, hain zuzen.Besterik gabe!Ondo segi!
Atzo Eusko Legebiltzarrean ikusitakoak agerian utzi du agortua dagoela indarrean dagoen kultur eredua, eta bere kudeaketa. Museo handien aldeko apustua izan da nagusi azken urteotan. Azpiegitura handienen alde. Urte gutian ikusi dugu hegoaldean zenbat eraikin-ikur altxatu diren: Euskalduna, Kursaal, Artium, Guggenheim, Baluarte, Huarte... eta bidean den Balentziaga. Horietako gehienek, publikoaren aldetik arrakastatsu izanagatik ere, ez diote aparteko ekarpenik egin Euskal Herriko kulturgintzari. Aitzitik, sortzaileen aldeko apustua egin beharrean, dirutza ikaragarriak xahutzen dira urtero ...
Gabonetan neure buruari oparitutako kamera probatzera atera naiz, larunbat tropikal bilbotarra aprobetxatuz.Ondo eta erraz hasteko, Guggenheim-era joan naiz. Eraikin fotogenikoagorik inguruan? Nire ustez ez. Hala ere, gure amonak esaten duen moduan, etxean bezala... inon ez! Asteburuetan, gainera, argiztatu egiten digute San Anton eliza, eta gauerdira arte ez dago argia piztu beharrik. Bista hauekin, nork nahi du Guggenheim bat?
Tipo bat "Vascongadas"en egon da oporretan, eta Guggenheim eta Gaztelugatxeren aurretik zer jarri ote du? Ba... Eibar!! Ez, ez du komentatu gure arma museoa, ezta gure hiriaren ezaugarri arkitektoniko berezirik...Gauza normaltzat dut lagunak Kultuko pintxoak jaten ikustea, eta zer esanik ez nere adineko kakaumeak tabernetan porroak erretzea. Kultuko pintxoak eta tabernetan kanutoak erretzeko askatasuna destakatu ditu, beste ezer baino lehen. Eta tontakeria dirudi baina gaztetxoentzat ez da erreklamo turistiko makala.
2 hilabete "jun bihar deu" pentsatuz `pasa ta gero, azkenean, gaur azkeneko eguna zela eta, Julian Schnabelen Tabacalerako esposaketa ikustera joan gera. Jende guztiaren arabera oso muturrekoa doa: edo asko gustatzen zaizu edo batere ez. Neska eta biok lehen taldean gaude. Engainu bat dela? izan al zarete Bilboko guggenheim-en? hori bai engainua! Guggenheimen politena edifizioa dela dioen horietako naiz. Ta portzierto, Tabacalerakoa ere ez dago batere gaizki. Hori bai, tipo hau noizbat Donostiatik joaten bada, zer gertatuko bertako kulturarekin? Zinemaldia, Jazzaldia, Tabacalera... da...
Pasa den astean, asteazken gauez, Donostiara joan ginen Unai eta biok. Tabernaz taberna, eta azkenean Zurriola hondartzan dagoen ZM diskotekan egon ginen. Bueltan, Kursaal parean, bikote bitxi batekin egin genuen topo. Brasilgo mutila eta Australiako neska. Unaik mutilarekin hitz egin zuen, espainolez, eta nik neskarekin, ingelesez.Euskal Herria polita dela, eta ea nongoak ginen. Ez omen zuen Eibar ezagutzen (hori bai arraroa). Bilbo eta Donostia erdian, erantzun nien. Eta Bilbo bai, ezagutzen zuela, Guggenheim ikustera joan zirela. Noski, iritzia eskatu nion. Turistikoegia, hori erantzun z...
Gaur Bilboko Guggenheim Museoan izan naz Blogak 2.0 izeneko jardunaldietan. 9:30ean hasita (egia esan, pixkat beranduago hasi da ekitaldia), Web 2.0-aren munduan murgilduta dagozan pertsonek hitz egin dabe. Rob Maldak (Slashdoten sortzailea) bere lanari buruz hitz egin dau, oso azkar eta umoretsu; badirudi jendeak ondo pasatu dauala, barre asko egin baitau. Ondoren, kafetxo bat hartzeko etena egin dogu. Startup 2.0 lehiaketako 5 finalistek euren proiektuak aurkeztu dabez, bakoitzak 12 minututan. Epaimahaikideekin beste 12 minutu euki dabez (epaileren bat&...
Duela hilabete audio-lan bat kargatu nuen hemen, eta bere gidoia. Gaur bertan, Gorka Jakobe Palazio irakasleak, klasean gidoia irakurtzen grabatu nau. Bideo pilula Ikasvlogak-en argitaratu du, noski. Videolog hau nik erabiltzen dudan CC lizentziapean dago, eta hortaz ez dut uste axolako zaionik bideoa hemen sartzea.Iraupena: 01:07.
ITB irakasgaiko lana:Grabazioa OGG formatuan, hemen.Grabazioaren kopia (kalitate txarragokoa) MP3 formatuan, hemen.Gidoia, RTF formatuan, hemen.Argazkiak, JPG formatuan, hemen.Nire podcasta, hemen.Podcastaren RSS jarioa, hemen. powered by ODEO Grabazioa eta gidoia espnips-i esker eskegi ditut, eta argazkiak, flickr-en bitartez.
Hitzaldi interesgarria eskeini du gaur The New York Timeseko multimedia arduradun den Geoff McGheek, Guggenheim museoko entzungelan. eitb24.com-eko editoreak, Lorentzo Sainzek, aurkezpen labur bat egin du hasieran, Epic 2015 bideoa aurkeztu duelarik. Bertan ere izan den Luistxo Fernandezek esan didanez, Eneko Astigarragak duela bi urte egin zuen horren aintzindaria den Epic 2014ren itzulpena euskarara. Geoff McGheeren sarrerak guztiok harritu gaitu. Pantailan bere auzoa eta bere kotxea erakutsi dizkigu. Kotxe zahar bat eta ghetto batekoa zirudien graffiti bat. Laster eman ditu azalpenak, a...