McGheen hitzaldia

josu 1456149891816 Josu | 2006-11-15 15:30
2

Hitzaldi interesgarria eskeini du gaur The New York Timeseko multimedia arduradun den Geoff McGheek, Guggenheim museoko entzungelan. eitb24.com-eko editoreak, Lorentzo Sainzek, aurkezpen labur bat egin du hasieran, Epic 2015 bideoa aurkeztu duelarik. Bertan ere izan den Luistxo Fernandezek esan didanez, Eneko Astigarragak duela bi urte egin zuen horren aintzindaria den Epic 2014ren itzulpena euskarara.

Geoff McGheeren sarrerak guztiok harritu gaitu. Pantailan bere auzoa eta bere kotxea erakutsi dizkigu. Kotxe zahar bat eta ghetto batekoa zirudien graffiti bat. Laster eman ditu azalpenak, argazkietan ikusten genuenarekin joko polita sortuz. "Bertara bizitzera joan nintzenean, gheto antzeko bat zen, baina New York asko hazi da eta orain jende askok galdetzen dit ea nola lortu dudan bertan etxea. Momentua harrapatu nuen. Lanean, berdin: batzuek galdetzen didate ea nola heldu naizen orain dudan postura, baina lehenago iritsi nintzen, oraindik haztear zegoenean."

The New York Times-ek 1.200 kazetari inguru dauzka. 200 milioi Dollar gastatzen ditu erredakzioan. 12.000 erabiltzaile ditu izena emanda, eta hilero 24 milioi bisita izaten ditu guneak. Bideoa sartzeko 8 bideo-kazetari jarri zituzten, baina esperientzia berri eta errazago bati ekin zioten: argazki galeriak soinuz hornitzea. Askoz ere merkeago eta errazagoa da, kazetariak argazkiak eta soinua lortzea bideoa egitea baino sinpleagoa delako.

Esan digunez, gune sinplifikatuek argitasuna dakarte, baina kontuz ibili behar gara sinplifikazioak erabilgarritasuna kaltetu ez dezan. Kontua da erabiltzailea ez beldurtzea hasieratik aukera larregi eskeiniz.

Bere hitzetan, hazia landatu den arren, lorea jaiotzear dago. Aipatu du erredakzio guneetan garrantzitsua dela lider bat izatea, eta azken albisteetan bakarrik zentratu baino, proiektuetan lan egitea garrantzitsua dela.

Hitzaldiaren ondoren atsedenaldia izan dugu, zeinetan gosaria eskeini diguten. Bigarren zatia mahaingurua izan da. 4 orduko jardunaldi honi amaiera Andoni Ortuzar EiTBko zuzendariak eman du, azpimarratuz aldaketa hiru mailatan gauzatu behar dela: antolakuntza-infraestruktura mailan, maila enpresarialean eta maila mentalan.

EiTBren esanetan 300 lagun bildu gara, nahiz eta hori lehen zatian izan den. Izan ere, atsedenaldian askok hanka egin dute.

Irakurri albistea eitb24.com-en.

Josu

Josu 2006-11-15 22:38 #1

Luistxo Fernandezek ere idatzi du honen inguruan, irakurri.

Josu

Josu 2006-11-16 17:55 #2

Sustatuk artikulu hau erreferentziatu du hitzaldiaren inguruan eman duen informazioan. Irakurri.

Utzi iruzkina: