Blogak 2.0

zerdaba 1456153885004 Zer gertatzen da ba? | 2007-05-24 21:28

Gaur Bilboko Guggenheim Museoan izan naz Blogak 2.0 izeneko jardunaldietan. 9:30ean hasita (egia esan, pixkat beranduago hasi da ekitaldia), Web 2.0-aren munduan murgilduta dagozan pertsonek hitz egin dabe. Rob Maldak (Slashdoten sortzailea) bere lanari buruz hitz egin dau, oso azkar eta umoretsu; badirudi jendeak ondo pasatu dauala, barre asko egin baitau. 

Ondoren, kafetxo bat hartzeko etena egin dogu. Startup 2.0 lehiaketako 5 finalistek euren proiektuak aurkeztu dabez, bakoitzak 12 minututan. Epaimahaikideekin beste 12 minutu euki dabez (epaileren bat gogorregia izan da, nire ustez).

Bazkaltzeko ordua heldu da gero. Beste kafetxo bat... eta TV 2.0-az aritu dira Anil de Mello (Mobuzz), Lontzo Sainz (eitb24) eta Tom Raftery, Jose del Moralek (Alianzo) moderatuta.   

Wikien eta blogen bidez irakasleen eta ikasleen arteko harremana nolakoa izan daitekeen azaldu dabe hiru irakaslek. Hauxe izan da nire azken hitzaldia. Ordurako neke-neke eginda nengoan...

Aipatu gabe ezin dot itzi hitzaldietan ez dala euskararik erabili, ingelesa izan da nagusi. Enfin, zer egingo deutsagu ba! 

Web 2.0-aren munduan sartzen hasteko blog hau sortzea otu jat. Nolabait  inspiratuta heldu naz etxera, museoko aretoan hainbat portatil eta blog ikusi ondoren. 


Utzi iruzkina: