Zer gertatzen da ba?

Blogak 2.0

zerdaba 1456153885004 Zer gertatzen da ba? | 2007-05-24 21:28

Gaur Bilboko Guggenheim Museoan izan naz Blogak 2.0 izeneko jardunaldietan. 9:30ean hasita (egia esan, pixkat beranduago hasi da ekitaldia), Web 2.0-aren munduan murgilduta dagozan pertsonek hitz egin dabe. Rob Maldak (Slashdoten sortzailea) bere lanari buruz hitz egin dau, oso azkar eta umoretsu; badirudi jendeak ondo pasatu dauala, barre asko egin baitau.  Ondoren, kafetxo bat hartzeko etena egin dogu. Startup 2.0 lehiaketako 5 finalistek euren proiektuak aurkeztu dabez, bakoitzak 12 minututan. Epaimahaikideekin beste 12 minutu euki dabez (epaileren bat&...