Formalismoetatik at, aurkeztuta gelditzen da Paradisu zinema irratsaio berria. Zinema eta musika nahasten, ezkontzen saiatuko gara hemendik aurrera igandetako iluntzetan. Gaurkoa hasiera bat irudikatzeko saiakera izan da eta horretarako filmen hasierak, aurkezpenak izan ditugu hizpide. Hurrengo filmak izan dira entzungai: A bronx tale (1993 Robert De Niro) The big lebowski (1998 Joel eta Ethan Coen) The meaning of life (1983 Terry Jones) The hitchhiker's guide to the galaxy (2005 Garth Jennings) Watchmen (2009 Zack Snyder) Pump up the volume (1990 Allan Moyle) Reservoir dogs (1992 Quentin...


Blogak 2.0

zerdaba 1456153885004 Zer gertatzen da ba? | 2007-05-24 21:28

Gaur Bilboko Guggenheim Museoan izan naz Blogak 2.0 izeneko jardunaldietan. 9:30ean hasita (egia esan, pixkat beranduago hasi da ekitaldia), Web 2.0-aren munduan murgilduta dagozan pertsonek hitz egin dabe. Rob Maldak (Slashdoten sortzailea) bere lanari buruz hitz egin dau, oso azkar eta umoretsu; badirudi jendeak ondo pasatu dauala, barre asko egin baitau.  Ondoren, kafetxo bat hartzeko etena egin dogu. Startup 2.0 lehiaketako 5 finalistek euren proiektuak aurkeztu dabez, bakoitzak 12 minututan. Epaimahaikideekin beste 12 minutu euki dabez (epaileren bat&...