Klik
Gabonetan neure buruari oparitutako kamera probatzera atera naiz, larunbat tropikal bilbotarra aprobetxatuz.
Ondo eta erraz hasteko, Guggenheim-era joan naiz. Eraikin fotogenikoagorik inguruan? Nire ustez ez.
Hala ere, gure amonak esaten duen moduan, etxean bezala... inon ez! Asteburuetan, gainera, argiztatu egiten digute San Anton eliza, eta gauerdira arte ez dago argia piztu beharrik. Bista hauekin, nork nahi du Guggenheim bat?
Iruzkinak
patxi lurra 2008-01-20 22:21 #1
In effective: Neuk be San Anton (Pirulero) nahiago.
Aitorrena 2008-01-21 11:36 #2
Politak dira atera dituzun argazkiak. Aukera baina San Anton elizari atera zenion erretratua neuk be gustukoago daukat. Kamera berri berriakin neri duela zenbait urte edozeri edonoiz argazkixa ateratzeko gogoa sortu zitzaidan. Denborarekin sukar hori joan zitzaidan, eskerrak. <br>
Utzi iruzkina: