Posterra aireko irudiekin

azpi 1456131281766 azpi | 2008-02-25 23:14
1

Zeru goietatik -satelitetik edo hegazkinetik- ateratako argazkiei begira, orduak egon naiteke. Hango basoa eta hemengo baserria, hango itsas-bazterrak eta hemengo kaleak... Horregatik nago gustora lortu berri dudan posterrarekin.



Azpeitia (eta Azkoitia zati bat ere atera zait, zer egingo diogu...) agertzen da poster horretan, ia metro bateko zabalera du.

Posterra lortzeko, erresoluzio haundiko irudi bat behar nuen eta Dirson-en webgunean izan nuen hori egiteko modu erraz baten berri. Proba bat egin eta di-da batean nuen gutxigora behera behar nuen irudia. Arazo txiki bakarra: gure herriak borroso agertzen dira Google-ko mapetan. Ez bizi gu hiriburuan!

Askoz erresoluzio hobea ematen dute Gipuzkoako b5m zerbitzuan edo Eusko Jaurlaritzako WMS zerbitzarian (goolzoom-en erabiltzen dute, adibidez). Beraz, hack txiki bat egin nuen hango irudiak GMaps batean jarri eta erresoluzio hobeko irudia lortzeko, neure ordenadorean -inork nahi balu eskainiko nioke, baina ez da publikatzeko modukoa, sorry-. Behin hori martxan jarrita, lehengo urratsak jarraitu eta baleko irudia lortu nuen.

Inprimatzea (edo rebelatzea) baino ez zitzaidan falta. Revelaonline webgunean eskaintzen du aukera: posterrak, ploterrean inprimatuta, 5 euro eskas.

Eskaera egin eta 3. egunerako Correos-en neukan paketea, kartoizko tubo haundi bat txukun-txukun bilduta. Posterraren kalitatea hobetu daiteke, ez da rebelatu batek eman dezakeena. Baina tira, ez dago gaizki.

Ez dut uste inon eskegiko dudanik, egia esan. Nola doblatu behar dudan ikasten ari naiz, gustora, egindako konpra txikiarekin. Badakit bi-hiru laguni zer oparituko diedan hurrengo batean...

Apostata

Apostata 2008-02-26 12:54 #1

Interesgarria, Josu!<br>Saiatuko naiz ni ere antzeko zerbait egiten, eta kontatuko dizut.<br>


Utzi iruzkina: