Posterra aireko irudiekin

1
azpi 1456131281766 azpi | 2008-02-25 23:14

Zeru goietatik -satelitetik edo hegazkinetik- ateratako argazkiei begira, orduak egon naiteke. Hango basoa eta hemengo baserria, hango itsas-bazterrak eta hemengo kaleak... Horregatik nago gustora lortu berri dudan posterrarekin.Azpeitia (eta Azkoitia zati bat ere atera zait, zer egingo diogu...) agertzen da poster horretan, ia metro bateko zabalera du.Posterra lortzeko, erresoluzio haundiko irudi bat behar nuen eta Dirson-en webgunean izan nuen hori egiteko modu erraz baten berri. Proba bat egin eta di-da batean nuen gutxigora behera behar nuen irudia. Arazo txiki bakarra: gure herriak bor...