Google maps interneten on line eta euskaraz erabiltzen den programa bat da; beraz, ez du deskargarik behar. Askotan nonbaitera goazenean bidea ez dugu ezagutzen; GPS tresnak hedatuta badaude ere, programa honek aurrez jarraibidea prestatzeko aukera ematen du. Adin hauetako ikasleak bidaien antolaketan partaide egin ditzakegu, bidean ere nondik nora dabiltzan jakiteko eta arreta jartzea errezteko; aldi berean, bidaia atseginagoa izango dute. Norabidea idatziz ematen badigu ere, mapa ere ikus daiteke. Erabilpena ikasteko, saltseatzea bezelakorik ez dago.  http://maps.google.es...


Euskal Herria Google mapetan

1
azpi 1456131281766 azpi | 2008-07-23 08:44

Zure webgunean Google mapa bat sartu eta han Euskal Herria edo probintziaren bat marraztu nahi baduzu, orri honetan aurkituko duzu behar duzun guztia: http://ehmapa.googlepages.com/Adibidea: http://ehmapa.googlepages.com/mapa_guztiak.htmlSarreraAhotsak.com proiekturako sortu zitzaigun beharra.Hango herriak mapa baten gainean erakutsi nahi genituen dinamikoki eta, beraz, google mapak erabiltzea iruditu zitzaigun aukerarik logikoena. Egin genuen, bada, javascript apur bat eta preparatu genuen mapa.  Baina, herrien puntuak galduta geratzen ziren, mapa triste xamarra geratzen zen. Ingurua marka...


Posterra aireko irudiekin

1
azpi 1456131281766 azpi | 2008-02-25 23:14

Zeru goietatik -satelitetik edo hegazkinetik- ateratako argazkiei begira, orduak egon naiteke. Hango basoa eta hemengo baserria, hango itsas-bazterrak eta hemengo kaleak... Horregatik nago gustora lortu berri dudan posterrarekin.Azpeitia (eta Azkoitia zati bat ere atera zait, zer egingo diogu...) agertzen da poster horretan, ia metro bateko zabalera du.Posterra lortzeko, erresoluzio haundiko irudi bat behar nuen eta Dirson-en webgunean izan nuen hori egiteko modu erraz baten berri. Proba bat egin eta di-da batean nuen gutxigora behera behar nuen irudia. Arazo txiki bakarra: gure herriak bor...


Ustekaberen aktuazioen mapa

1
josu 1456149891816 Josu | 2007-11-25 23:07

Aurrekoan azaldu nuen nola estreinatu dugun Ustekaberen web berria, eta horretarako erabili ditugun doako zerbitzuak: Wordpress, Flickr, Youtube... eta non daude hemengo produktuak? Aupa, Tagzania!Mapa bat egin dut, adierazteko Ustekabek non egin dituen orain arteko aktuazioak. Hemendik aurrera bertan puntuak gehitzen joango naiz aktuazioak egin ahala.tagzaniapasteustekabemapa tagged map by user - Tagzania Gozada bat da Tagzaniarekin hau hain errez egin ahal izatea. Duelaurte batzuk Ustekaberen weba prestatu zutenek denbora pila pasa behar izan zuten Euskal herriko mapa bat egiteko. Gaur ni...


Autopista Gasteizerarte

5
josu 1456149891816 Josu | 2007-04-04 13:15

Googlemaps-ek eskeintzen digu aukera bat toki batetik bestera nola heldu azaltzeko. Eibartik Gasteizera AP-1 autopista proposatzen digu, Arrasatetik aurrera oraindik eraikitze-lanetan dagoena.