Euskal Herria Google mapetan
Zure webgunean Google mapa bat sartu eta han Euskal Herria edo probintziaren bat marraztu nahi baduzu, orri honetan aurkituko duzu behar duzun guztia: http://ehmapa.googlepages.com/
Adibidea: http://ehmapa.googlepages.com/mapa_guztiak.html
Sarrera
Ahotsak.com proiekturako sortu zitzaigun beharra.Hango herriak mapa baten gainean erakutsi nahi genituen dinamikoki eta, beraz, google mapak erabiltzea iruditu zitzaigun aukerarik logikoena. Egin genuen, bada, javascript apur bat eta preparatu genuen mapa.
Baina, herrien puntuak galduta geratzen ziren, mapa triste xamarra geratzen zen.
Ingurua markatu beharra zegoen herriak kokatzeko: Euskal Herria edo probintziak ere marraztu, alegia. Behin hori eginda, emaitza askoz txukunagoa da: ahotsak.com/herriak/mapa
Nola egin dugu, ordea? Nola marraztu Euskal Herria? Nondik atera datuak.
Geografia publiko bila
Datu hoiek guztiak egon, badaude, noski. Erakunde publikoek dituzte. Haien webguneetan begiratu behar, beraz, informazio hori ematen duten ikusteko.- EAEko webgunean, ez dago datu hoiek deskargatzeko modurik.
- Nafarroakoan, aldiz, badaude shapefile formatuan jaitsi daitezke fitxategi mordo bat, adibidez, herrikako mugena. Baina Nafarroa berarenik ez dugu bilatu eta formatu horretan lan egitea ere astun xamarra da.
- Iparraldeko datuen bila, nondik hasi?
Ganoraz erabiltzeko moduko daturik ez, beraz. API publikorik, ez. Adibide eta kode zati errazik, are gutxiago. Geografia publikoa ez da horren publikoa ere. Betiko leloa. Askoz lehenago ikusiko ditugu datuok Googleren APIren batean, edo Geonames-en, adibidez. Baina, momentuz, haietan ere ez dago ezer.
Hara, beste terreno polit bat Gaindegia behatokikoentzat, adibidez.
Do it yourself
Tagzanian bilatu genuen norbaitek markatutako zerbait. Baina detaile gehixeagorekin eta osatuagoa nahi genuen. Zergatik ez geuk egin? Posible ote? Ez dugu detaile haundi-haundirik ere behar. Pazientzia hartu eta markatzeari ekin genion, mapa baten gainean Tagzania erabilita. Batez ere Asier Sarasuak egin du lan hori, markatutako bideetan ikusten denez.
Entretenitua izan da lana, baina baditu zailtasun batzuk:
- EAE eta Nafarroako mugak markatuta daude Google Mapetan bertan. Beraz, gainean jarri eta klik egitea aski zen.
- Iparraldea eta Hegoaldeko muga ere, Frantzia-Espainia muga, erraz marka zitekeen maparen gainean.
- Probintzien arteko mugak markatzeko, aldiz, Sua edizioak editorialak ateratako mapa bat erabili dugu. Hor akats haundixeagoak egongo dira. Berdin Iparraldea eta Frantziaren arteko mugarekin ere.
Emaitza
Mapa jarri dugu ahotsak.com-en, noski.Baina, horko lan eta puntu guztiak apur bat txukundu eta lehen aipatutako helbide horretan jartzea pentsatu dugu:
ehmuga.googlepages.com
Hor dauzkazue, eskura, Euskal Herriko muga definitzen duten 5300 puntuak, probintzietako beste milaka puntuak, autonomia elkartekoak... Adibide pare bat ere ematen ditugu, javascript pixkatekin.
Lanik politena, muga hoiek kodifikatzea izan da, seguraski. Puntu asko dituen marra edo area bat googlemapetan javascript bidez kargatzen hasiz gero, orria ataskatzeko arriskua egoten da. Horrelakoetan, hobe da puntu hoiek guztiak, latitude-longitude puntu guztiak kodifikatzea dokumentazioan agertzen den algoritmo bat erabiliz. Hori egin ondoren, muga guzti-guztiak fitxategi txiki honetan sartzen dira.
Baten batentzat balio badu horko lanak, perfekto!
Iruzkinak
gorkaazk 2009-07-09 15:06 #1
Mila esker egindako lanagatik. Saiatuko naiz, denbora dudanean, eta zuek emandako argibideei jarraiki, nire datorren ikasturterako ikastetxeko blogean zuen mapa horietako bat txertatzen.

http://bihardaberandu.wordpress.com

Lan bikaina. Zorionak zuei guztiei, ahotsak.com eta CodeSyntax eta enparauei.

[Nigatik balitz, Bizkaiko Foru Aldundiak Microsofti ematen dizkion milioi euro horiek guztiak zuentzat ]

Utzi iruzkina: