Grafikoak di-da batean

azpi 1456131281766 azpi | 2007-12-10 08:53

Proiektu bat baino gehiagotan tokatu zait numero andana bat grafikatu beharra, automatikoki. Tartak, barrak, lerroak... Gustuko lana dut, gainera, hori.

Dirudiena baina lan zailagoa da hori automatikoki sarean egitea. Edo zen, esan beharko dugu. Googlek  Google Chart API atera baitu egunotan.



Fijatu grafika horren URL edo helbidean.

http://chart.apis.google.com/chart?
cht=p3&
chd=t:12.5,75&
chs=500x200&
chl=Azpi%7CKaixo


Hortxe daude grafika egiteko behar diren datuak. Eta irudi bat da!

Ez naiz esplikaziotan luzatuko, baina ze sinple egin duten Googlekoek!

Orain arte java applet-ak erabili izan ditut, css bidez grafikak egin ditut, flash-a erabiltzen hasita nengoen, oso praktikoak zirelakoan. Geuk zerbitzarian bertan irudi-grafikoak ere sortu izan ditugu.

CSS, applet edo flash-a programatzeko "nahikoa" errazak dira, baina ez dira irudiak izaten eta agudo etortzen da bezeroa esanez "irudi hori copy-pega egin dezaket word-era?". Eta guk ezetz. Eta zerbitzarian egindako irudiak sortzea, berriz, ez da horren erraza izaten.

Horiek konpontzera dator API hau. Oso-oso erabilterraza da eta irudiak sortzen dira, copy-pega egiteko modukoak.

Beste kontu bat ere bada, atentzioa deitu didana, sinpletasun horretan.

Google, orain artean, bere APIak erabiltzeko giltza bat ematen zizun, adibidez Google Mapetan. Giltza horren arabera neurtzen zuen zenbat dei egiten zenituen API horretara, eta euren muga igaroz gero zerbitzua moztuko zizuten.

Oraingoan, giltza beharrik ere ez dago. Eta muga jarri dute, halere: 50000 eskaera eguneko. Supongo, webaren HTTP Referrer parametroaren arabera neurtuko dutela eskaera kopurua eta kontrolatuko muga igarotzen duzun edo ez. Baina beste urrats bat iruditu zait, sinpletasun horretan. Ez giltzarik, ez sinadurarik eta ez ezer. Deitu APIra eta erabili.

Eguneraketa: Aproba egin nahi nuen, eta Uztarria-ko inkestak aprobetxatu ditut horretarako. Lehen zeukaten grafika barrari tarta bat gehitu diet orain. Inkesta historiko guztietan ere erakutsiko da emaitza modu horretan.


Utzi iruzkina: