AEBko Kongresuko Liburutegiko argazki-artxiboa
AEBko Kongresuko Liburutegiak eta Flickr-ek, "Commnos" proiektua abiatu dute. Liburutegiko argazki artxibo erraldoitik egile eskubide problemarik gabekoak, flickr-en jarri dituzte.
Labor union parade, NY., May 1, 1911
Artxiboa, egon, badago lehendik sarean, noski, eta flickr-eko argazki bakoitzak du horra lotura zuzen bat.
Baina informazioa osatu nahi zuten, nonbait, argazkiak katalogatzen laguntzeko (kontrako joera izaten dute batzuk: materiala ondo etiketatu eta
katalogatu arte, ez erakutsi!). Etiketatutako argazkiak erakusteko baino, katalogatu gabekoak etiketatzeko baliatu Internet.
Zer egin horretarako? Geure sistema propioa landu eta jendea "gugana" ekartzen saiatu edo jendea dagoen tokira gure argazkiak eraman eta hura baliatu?
Bigarrena erabaki dute eta flickr-era joan. Hasi dira, ondorioz, etiketak eta komentarioak jasotzen.
Zertarako nekatu geure sistema egiten? Flickr ona da, funtzionatzen du eta komunitatea dauka. Aprobetxa dezagun hori, konplexurik gabe (bere APIa ere badu, gainera, flickr-ek: argazki hoiek inork beste sistema batean jarri nahi baditu ere.)
Eta ez dira nekatu, ez. Flickr-eko ohiko erabiltzaile bat sortu dute eta hantxe kargatu 3000 argazkiak -gehiago espero nituen-, beste edonork egin dezakeen bezala pare bat galeria sortuta. Flickr-eko pro kontu bat: 25 dolar urtean. Gero, portada berezi bat egin diote Flickr-eko lagunek (publizitate da eurentzat ere), eta kitto. Horixe da proiektua.
Esperientzia piloto bezala planteatzen dute, gainera, flickr-ekoek hau guztia eta beste erakundeak gonbidatzen dituzte berdina egitera. Normala.
Duela gutxi Eskoriatzako Udaleko argazki artxiboa jarri genuen sarean eta, akaso, horregatik fijatuko nintzen horrenbeste albiste honekin eta etorriko zitzaizkidan burura idea solte hauek guztiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: