Udako arratsalde batzuk, Don Tapscoot eta Anthony D. Williams-en Wikinomics liburua (gaztelaniazko bertsioan 'La nueva economÃa de las multitudes inteligentes' azpitituluarekin) irakurtzen pasa ditut. Blog bat baino gehiagotan jasota nengoen haren referentzia, farozaina ere mintzatu zitzaigun wiki-ekonomiari buruz, eta erosi egin nuen halako batean.Sareak, jendeak kolaboratzeko tresnak ekarri eta zabaldu ditu orain artean pentsaezina zen modu batean. Wikiak, blogak, foroak, sare-sozialak, APIak... eta etortzeko daudenak. Tresna hoiek baliatuz, inoiz baino tresna potenteagoak sortu dir...
Fotolog-en saltseatzen ibili naiz apur bat. Argazkiak Interneten jartzeko tresna da fotolog, dauden hamaika webguneetatik bat. Baina, Alexaren arabera, flickr bera baino bisita gehiago ditu.Erabiltzaileak herrika antolatuta daude, eta gure herrikoei begiratu diet aurrena: 120 erabiltzaile daude Azpeitian bakarrik (gainerako herrietan ere antzeko, supongo). Gaztetxoak dabiltza, batik bat, parrandetako argazkiak trukatu eta elkarri komentarioak idazten. kxtOn iluxiyue inditt zukin eOtiee eta holakoak.Ematen du zer pentsatua:Teknikoki flickr askoz hobea dela dirudi, baina dena ez da hori...
Oporretako egun batzuk Sallent de Gallegon pasa genituen, lagun batzuren etxean. Afaltzeko, arkumea atera ziguten. Eta ardoa. - Umm, ona dago arkumea... eta baita ardoa ere.- Bai. Ardo hau oparitu egin ziguten Zaragozako lagun batzuk. Hangoa da nonbait.- Jode, ba oso ona dago.- Bai, geu jardun ginen horixe komentatzen lehengoan... ez kriantza, ez reserba eta ez ezer, baina oso ondo edaten dela. Badu gustu berezi bat... - Bai, hasi zaite, fruitu gustua duela eta aroma ezdakitzer...- Ez, baina han jardun ginen geu ere boteila bakoitzak zenbat balio ote zuen galdezka...- Bai, zuk nik beza...
Tourrean positiboak eta eskandaloa. Eta gu naranjaz jantzita Pirinioetan.Pelotoian beste positibo bat zegoela zabaldu zen asteazken arratsean. Ez zuten izenik eman."Eta beste positiboarena...espero euskaltel ez izatea...mesedez euskaltel ez..." Tropela.net-en ari zen txirrindularizale bat, erreguka. Uff. Moreni Cofidisekoa da.
Blog bat egiten saiatuko naiz. Noizean behin han eta hemen uzten ditudan erantzunak eta gehitzen ditudan artikulu txikiak batzeko, sikiera. Edo 8. probintziako kide izan nahi dudalako, paperik gabe bada ere.Ea aguantatzen dudan.
Josu Azpillagaren blog pertsonala, batez ere Interneteko kontuetaz
http://www.igorcalzada.com/leitmotiv-euskal-gizarte-berrikuntza
Interesgarria, Josu!Saiatuko naiz ni ere antzeko zerbait egiten, eta kontatuko dizut.