Wikinomics eta wikilantokiak
Udako arratsalde batzuk, Don Tapscoot eta Anthony D. Williams-en Wikinomics liburua (gaztelaniazko bertsioan 'La nueva economía de las multitudes inteligentes' azpitituluarekin) irakurtzen pasa ditut. Blog bat baino gehiagotan jasota nengoen haren referentzia, farozaina ere mintzatu zitzaigun wiki-ekonomiari buruz, eta erosi egin nuen halako batean.
Sareak, jendeak kolaboratzeko tresnak ekarri eta zabaldu ditu orain artean pentsaezina zen modu batean. Wikiak, blogak, foroak, sare-sozialak, APIak... eta etortzeko daudenak. Tresna hoiek baliatuz, inoiz baino tresna potenteagoak sortu dira kolaborazioan oinarrituta: wikipedia, linux eta software librea, myspace, ... Berdinen arteko produkzio masiboa. Horri deitzen dio wikinomia. Eta horrek guztiak baditu bere ezaugarriak.
Horiexek aztertzen pasatzen dute egileek liburuaren zatirik haundiena, askotan ezagunak zaizkidan esperientziei prisma horretatik begiratuz.
Enpresen berrikuntza ahalmenari buruz ari da adibidez, innobazioari buruz. Nola hobetu duten batzuk -eta hobetu behar luketen besteek- berdinen arteko komunikazio eta kolaborazio hori bilatuz. Nola lortu dezaketen bezero edo beste interesatu batzuekin lan egitea. Nola kontsumiatzaileak prosumitzaile bihurtu dituzten enpresa batzuk, eta baliatu duten kontsumiatzaileen benetako ezagutza hori. Enpresetako I+D departamentua bezero guztien sarera zabaldu genezake orain. Eta adibide batzuk kontatzen ditu. BMWrena, Fluevog oinetako libreena, Apple eta iPoda, Lego piezena -kuriosoa hau-, Amazonena -gehixeago aztertu beharko dut euren APIa-, GoogleMaps-ena eta abar.
Eta, azkenik, berdinen arteko kolaboraziorako sortu den edo sortzen ari den joera honek, lantokietan ere eragin beharko lukeela diote egileek. Wikilantokiak behar ditugu, tresna hauetara ohituta dauden generazio berriek horixe eskatuko digutelako, besteak beste.
Enpresa eta ekonomia arloko literatura zabalean izen desberdinak eman zaizkio fenomeno honi, orokortu dezakegula uste dut. Peter Druckerren sareko-organizaioa; ikasten ari den organizazioa, Sengerena; ezagutzaren langilea, enpresa, ekonomia edo gizartea geroxeago (pasa zen hitz hauen boom-a ere); langile sortzailea, enpresa sortzailea orain... Denak dira enpresa parte-hartzaileago bat bilatzeko nahiari emandako erantzun desberdinak, besteak beste, bakoitza bere ezaugarriekin. Eta egia da, nire ustez ere, tresna eta ohitura sozial berriekin inoiz baino errazagoa dela enpresa eredu berri hortara gerturatzea eta orain artekoen zenbait ezaugarri aldatzea. Joera horizontalagoak hartzea. Pertsona sortzaileak bilatzea. Autoorganizazio maila haundiagoak bultzatzea. Komunikazioaren eta ezagutzaren kudeaketa egokiagoak lantzea.
Adibide puntual bat ematen digute egileek: GeekSquad. AEBetako enpresa bat, ordenagailuak konpontzera-eta dedikatzen dena guztiz modu diferentean, nonbait. Jazkera eta kotxeei erreparatuz gero, bai behintzat. Baina hortaz haratago, barne komunikazioan eta jendea kontratatzeko moduan egin omen dituzte aldaketarik haundienak. Stephens enpresaren sortzaile eta nagusiak kontatzen du, egundokoak jo zituela barne-komunikaziorako wiki bat landu nahian. Baina ez zuen funtzionatzen. Eta halako batean, konturatu zen, langile asko eta asko online jolas batean aritzen zirela lanorduetan eta jolasean ari ziren bitartean, noski, beste lankideekin hitzegiten zutela, besteak beste, lan kontuetaz (eh, nola aldatzen da Linksys enrutadora baten pasahitza?). Horren aurrean, ulertu omen zuen, kolaborazioko tresna berriak asmatzen jardutea baino langileek ja sortuta dituztenak -ze beti sortzen dituzte batzuk- indartzea hobe dela. Beraz, erdi-ezkutuan egiten zuten jolas hura bultzatu zuen, txapelketak-eta antolatuz. Edo langileak kontratatzeko, ordenagailuekin denbora asko pasatzen duten pertsonak kontratatzeko duen joera, jolasean asko jarduten direnak; edo diseinatzaile ez diren bertako langileek nola diseinatzen dituzten produktu informatiko batzuk orain. Eta holakoak.
Ez dakit zenbateraino diren egiak GeekSquadeko historiak. Marketingetik izango du asko, seguru. Googlen bilaketa bat aski da bestelako gauza batzuk irakurtzeko ere, wikipedian bertan ere bai zerbait, kasu. Berdin dio. Adibideak dira, eta iruditzen zait wikilantokiak bilatzeko orduan pista batzuk ematen dituela. Eta hori bai interesatzen zaidala niri.
Atentzioa deitu didaten beste adibide batzuk ere kontatzen ditu. Interneten begiratu eta komentatuko ditut, agian, beste batean. Bitartean, liburuarekin jarraituko dut, oraindik salto egindako ataltxo batzuk irakurtzea falta zait-eta.
Iruzkinak
xa2er 2007-08-30 23:31 #1
GeekSquad etxez etxe dabilen linterneroa edo etxeko telebista konpontzen dizun teknikoaren pareko lana egiten du. Redios! home-theater baten "mando-distantzia" programatzeagatik 150$ eskuratu beharko dizkiezu!!!

Euskal Herrian gure inguruko ezagun, anai, lengusu, bizilagun edo dena delakoarekin moldatzen gara. Gogora ekarri nahiko nuke Pringao-Howto manuala.

Alegia, horrelako zerbitzu batek... ez dakit zein puntura arte arrakasta izango luken Euskal Herrian.

Bestalde "wikilantokia" diozu. Konzeptu interesgarria dirudi, hala ere, esaten duzuna ulertzen dudanagatik, lantokian modu informal batean lanean ekitea da hori, ezta?

Ta bai, marketing-a gogoz lantzen dute.

Eneko 2007-08-31 00:12 #2
Hau laburpen ona. Joxek erosi zuela aipatu zuen, zuk irakurtzen zabiltzala eta laburpen eta aipamenak egin dituzu, baina galdera: merezi du?
azpi 2007-08-31 08:45 #3
xa2er: bai, garestitxoa igoal :-) Liburuan aipatzen dute, halere, prezioen ezaugarrietako bat: prezio fijoak dituzte. Ez ez hemen askok kobratzen duten bezala, orduko hainbeste, tarifa batekin. Horrek alde onak eta txarrak ditu, noski, baina etxera etortzerako (disko gogorra haunditzera, birusekin duzun arazoa konpontzera, ...) badakizu zenbat kobratuko dizuten. Pringatuena ez nuen ezagutzen, manuala, esan nahi dut. Kontzeptua, bueno, pixkat...

wikilantokiei buruz, modu informalean baino gehiago, kolaboraziorako tresnak lantokian ere baliatzea: wikiak, blogak, foroak... eta horretarako, holakoak funtzionatzeko, beharrezko diren ezaugarriak bultzatzea: horizontaltasuna, berdintasuna, askatasuna, eta baita jolas-informal ukitu hori ere, bai.

eneko: merezi du, bai. Liburu osoa igoal ez baina pasarte batzuk oso onak ditu. Utziko dizut :-)

Utzi iruzkina: