Ardoa erosi dut Internetez

azpi 1456131281766 azpi | 2007-08-21 10:21
2

Oporretako egun batzuk Sallent de Gallegon pasa genituen, lagun batzuren etxean. Afaltzeko, arkumea atera ziguten. Eta ardoa.

- Umm, ona dago arkumea... eta baita ardoa ere.
- Bai. Ardo hau oparitu egin ziguten Zaragozako lagun batzuk. Hangoa da nonbait.
- Jode, ba oso ona dago.
- Bai, geu jardun ginen horixe komentatzen lehengoan... ez kriantza, ez reserba eta ez ezer, baina oso ondo edaten dela. Badu gustu berezi bat...
- Bai, hasi zaite, fruitu gustua duela eta aroma ezdakitzer...
- Ez, baina han jardun ginen geu ere boteila bakoitzak zenbat balio ote zuen galdezka...
- Bai, zuk nik bezala: prezioa jakin behar ona edo txarra den erabakitzeko...
- Bai ba...

Etiketako begiratu eta Care 2005 Syrah, Tempranillo eta Interneteko helbidea, carewines.com.

- Interneten begiratu eta enteratuko naiz. Esango dizut.
- Baietz 15 bat euro balio.
- Igoal bai...

Bodegako wegune flasheroan ez du ezer jartzen. Google-k ardoa saltzen duten webgune mordo batera bidali ninduen, baina kosta egin zitzaidan Care saltzen zuen batekin topo egitea. Baina lortu nuen.

- Hi, jakin diat Care ardo horren prezioa.
- Ah, bai? 15etik gora?
- Bai... 3 boteila.
- Mekaguen.
- Ez duk piperrik entenditzen.
- Ez, ez... heuk ere...

Larunbatean izan zen hori.

De paso, kaxa bat eskatu nuen... prezio horretan! Gaur iritsi dira, 3 egunera, eta tartean igandea! Zerbitzu ona, benetan.

Ze etorkizun ona duten komertzio elektronikoek. Onek.

Beno. Ea arkumerik gabe ere gusto ona duen ardo horrek...

Jabi

Jabi 2007-08-28 14:04 #1

Eta bidalketa gastuak zenbatekoak dira? Ez dizute esaten datuak bete arte behintzat...

A, eta animo blogarekin (ez nekien hainbeste ginenik 8. probintzia honetan).

azpi

azpi 2007-08-28 14:11 #2

Nire kasuan bai, esaten dizute, garbi-garbi. 10 euro. Eta halaxe kobratu zidaten.

Harrigarria egin zitzaidan hori, portzierto, ez bailuke berdina izan behar 6 boteila edo 60 eskatu... baina baietz dirudi.

Utzi iruzkina: