Ardoa erosi dut Internetez

2
azpi 1456131281766 azpi | 2007-08-21 10:21

Oporretako egun batzuk Sallent de Gallegon pasa genituen, lagun batzuren etxean. Afaltzeko, arkumea atera ziguten. Eta ardoa. - Umm, ona dago arkumea... eta baita ardoa ere.- Bai. Ardo hau oparitu egin ziguten Zaragozako lagun batzuk. Hangoa da nonbait.- Jode, ba oso ona dago.- Bai, geu jardun ginen horixe komentatzen lehengoan... ez kriantza, ez reserba eta ez ezer, baina oso ondo edaten dela. Badu gustu berezi bat... - Bai, hasi zaite, fruitu gustua duela eta aroma ezdakitzer...- Ez, baina han jardun ginen geu ere boteila bakoitzak zenbat balio ote zuen galdezka...- Bai, zuk nik beza...


Azken iruzkinak