Kategoria: ardoa
Zein ondo ulertu zituen Sam handiak (Peckinpah-k, alegia) munduko langileriaren ametsak, irrikak... Karlek edo Sigmundek berak baino areago esango nuke. Horren erakusgarri, The wild bunch filmeko pasartea duzue hemen: Amets hutsa zena, ordea, behingoz egia bihurtu zitzaien Engalaterrako hainbeste langileri. Haiena bai pagotxa, zeruko oparia jasotzean. garagardo-tsunamia - Upload a doc Read this doc on Scribd: garagardo-tsunamia
Oporretako egun batzuk Sallent de Gallegon pasa genituen, lagun batzuren etxean. Afaltzeko, arkumea atera ziguten. Eta ardoa. - Umm, ona dago arkumea... eta baita ardoa ere.- Bai. Ardo hau oparitu egin ziguten Zaragozako lagun batzuk. Hangoa da nonbait.- Jode, ba oso ona dago.- Bai, geu jardun ginen horixe komentatzen lehengoan... ez kriantza, ez reserba eta ez ezer, baina oso ondo edaten dela. Badu gustu berezi bat... - Bai, hasi zaite, fruitu gustua duela eta aroma ezdakitzer...- Ez, baina han jardun ginen geu ere boteila bakoitzak zenbat balio ote zuen galdezka...- Bai, zuk nik beza...
Batzuetan oso gauza bitxiak gertatzen dira, benetan. Hona hemen joan zen barixakuan pasatu zitzaidana. Baina gauzak ondo ulertzeko nire lehen abizenari buruz hitz egin behar dizuet. Lapeyra-tarrok gara etxekoak, horrela idatzita berehala konturatuko zarete ez garela bertokoak, gure abizena hego Frantziatik dator eta. Han gure abizena “Lapeyre” idazten da eta Frantziako hegoaldean nahiko arrunta da. Badirudi familiako adar bat Espainiara etorri zela eta denborarekin abizena atzean zeraman “e” hizkia “a” bihurtu zela. Lapeyra horiek Ipar Euskal herritik hego aldera pasatu ziren XVII. mendean ...
GAUZIA DA ONDO DAUALA ARDOA EDATIA ETA BARRE EGITIA BAINA GERO DATOZ MARROIAK.ORANTXE BERTAN FITXERO DANAK BORRATU DET.GEROARTE .EGONGO GEA