Fotolog eta 'kxtOn iluxiyue inditt zukin eOtiee'
Fotolog-en saltseatzen ibili naiz apur bat. Argazkiak Interneten jartzeko tresna da fotolog, dauden hamaika webguneetatik bat. Baina, Alexaren arabera, flickr bera baino bisita gehiago ditu.
Erabiltzaileak herrika antolatuta daude, eta gure herrikoei begiratu diet aurrena: 120 erabiltzaile daude Azpeitian bakarrik (gainerako herrietan ere antzeko, supongo). Gaztetxoak dabiltza, batik bat, parrandetako argazkiak trukatu eta elkarri komentarioak idazten. kxtOn iluxiyue inditt zukin eOtiee eta holakoak.
Ematen du zer pentsatua:
- Teknikoki flickr askoz hobea dela dirudi, baina dena ez da hori. Kontuan hartu behar genuke garatzaileok.
- Jendeak bilatzen du tokia bere edukiak partekatzeko. Berdin dio tresna non sortua den (eta ze hizkuntzatan!?)
- Sare sozial ukitua du fotolog-ek. Hori da jendea engantxatzeko giltza.
- Euskarak garaiz harrapatu duen trena dela Internetekoa? Baita zera ere! Argazkiak kudeatzeko edo sare sozialetako euskarazko tresnarik ezagutzen?
- Halere, edukia euskaraz sortzen dute fotolog-eko gazte batzuk, euskara sms-ero horretan. Menua, jana...
Iruzkinak
3ARRANO 2007-09-07 12:27 #1
Flickr moduko bat euskaraz: http://www.23hq.com/eu

Fotolog bat euskaraz: http://www.nirudia.com/eu

Egon, badaude.

Zorionak blogarengatik, benetan interesgarria!

Josu 2007-09-07 18:04 #2
Flickr daukadalako nere sare sozialean frikia izan naiz hainbat urtez eta aurten nere inguruko hainbatek ez zuten ulertzen nik fotolog-ik ez izatea. Presio sozialak bultzatu nau neuk ere egitera. :)

Eibarren ofizialki 202 fotolog daude, horietako asko "mamuak". Azken bi hilabeteotan argazkirik sartutakoak 120 inguru. Baina jende askok dauka beste toki bat jarrita. Herriaren izenean "Niñooo ponte el" idazten dute, eta herrialdean Jersey aukeratu. Edo "Merry, Christmas Island". Eta holakoak zientoka.

Beste askok ez dute "Eibar, Guipúzcoa, Spain" ikusi nahi eta "Eibar, Euskal Herrixa" idatziz jartzen dute. Horiek ere klasifikatu gabe geratzen dira. Baina bai, kalkulatzen dut azken astean Eibarren ehundik gora fotolog-etan argazkiak sartu dituztela.

Erabiltzen den euskara ez nuke esango sms-eroa dela. Messenger-(r)eroa baizik. Messengerrean erabiltzen den hizkuntza eroa. Antza, mugikorrean dena labur egitea da kontua, messengerrean berriz, zakil puntak erabakitako moduan idaztea. Baina hori hizkuntza guztietan gertatzen ari den fenomenoa izanik euskara bizi dagoela pentsatzea ematen dit.

azpi 2007-09-08 10:29 #3
Kaixo, 3arrano. Bere garaian sartu nintzen bi aplikazio hoieta eta, egia esan, ahaztuta nituen. Mila esker gogorarazteagatik. Badaude, bai. Halere, masa kritikoa falta dute flickr edo fotolog-en eraginkortasunera iristeko. Ea.

Aupa, tokaio. Eskerrik asko datuengatik... 100 eibartarretik gora argazkiak igotzen aplikazio batera. Hortaz ari nintzen, euskraz hori lortzerik ba ote genukeen... Messenger, MySpace, Fotolog, gehiegi ezagutzen ez ditudan kontuak dira, edadeagatik, supongo.

xa2er 2007-09-20 00:20 #4
Meneameren bitartez ezagutu diaten bideo interesgarria.
Fotolog eta MySpace-ari buruz nuen iritzia indartzen dik: Zaborra baino ez ditukela.
Fotolog, nerabeek beraien txorradak zintzilikatzeko orri bat eta MySpace kaos grafiko bat.

Ondo izan.

Utzi iruzkina: