Kategoria: fotolog
Ezagutzen nauzutenok blog bat euki nuela jakingo duzue, eta arazo batzuen erruz itxi egin nuela ere.Ez nuen beste blog bat sortzeko gogo handirik, Fotologarekin nahiko dudalako, baina karrera unibertsitarioko Web 2.0 ikasgaian beharrezkoa dugu bloga sortzea. Beraz, bultzada txiki hau aprobetxatuko dut berriz ere blog bat martxan jartzeko, eta denborarekin ikusiko dugu zenbat irauten duen.Oraindik ez daukat oso argi zeri buruz idatziko dudan hemen, baina hainbat gai desberdin nahastuko ditut ziurrenik, badakizue, egunaren arabera...Lehen eguna izateko nahikoa dugunez, hurrengo egunetan blog ...
Fotolog-en saltseatzen ibili naiz apur bat. Argazkiak Interneten jartzeko tresna da fotolog, dauden hamaika webguneetatik bat. Baina, Alexaren arabera, flickr bera baino bisita gehiago ditu.Erabiltzaileak herrika antolatuta daude, eta gure herrikoei begiratu diet aurrena: 120 erabiltzaile daude Azpeitian bakarrik (gainerako herrietan ere antzeko, supongo). Gaztetxoak dabiltza, batik bat, parrandetako argazkiak trukatu eta elkarri komentarioak idazten. kxtOn iluxiyue inditt zukin eOtiee eta holakoak.Ematen du zer pentsatua:Teknikoki flickr askoz hobea dela dirudi, baina dena ez da hori...
Blogen fenomenoak izan duen hazkundea hain izan da azkarra asko ez direla kapaz izan ulertzeko zer nolako erramintez baliatzen ari diren bere iritziak azaleratzeko. Posta zerrenda, blog, argazkilog eta vlog edo bideologen inguruan komunitate birtualak aspaldi hasi dira eraikitzen. Askok eszeptizismo apur batez ikusten dute eta behatzaile gisa aritzen dira sarritan, "lurker" deitzen zaiona, hau da, pasiboki parte hartuz. Irakurriz, paperezko medioa bailitzan.Nerabezaroa messengerrera konektatuta bizi izan dugunok, akaso, beste perspektiba batekin ikusten ditugu interneteko produktu hauek. Ar...
Blogak.com-ek ez digu uzten argazkirik igotzen. Artikulu batean irudi bat sartzeko interneten eskegita dagoen bat hartu beharra daukagu. Duela urte batzuk hau buruhauste bat izango litzateke, baina gaur egun Flickr bezalako plataformak dauzkagu, non guztiz doan eta oso erraz gure argazkiak igo eta fotolog bat eratu dezakegun.Zerbitzu hau doan eskeintzen duten beste hainbat gune dauzkagu gaur egun: fotolog.com, pixalia, zooomr... komenigarria da copyleft guneak erabiltzea, kontuz lizentziekin!Hori dela eta, onena zuk zeure argazkiak erabiltzea da, eta bestela, kontu handiz ibiltzea irudiak n...