Pribazitate publikoa interneten?

josu 1456149891816 Josu | 2007-03-28 02:36
1

Blogen fenomenoak izan duen hazkundea hain izan da azkarra asko ez direla kapaz izan ulertzeko zer nolako erramintez baliatzen ari diren bere iritziak azaleratzeko. Posta zerrenda, blog, argazkilog eta vlog edo bideologen inguruan komunitate birtualak aspaldi hasi dira eraikitzen. Askok eszeptizismo apur batez ikusten dute eta behatzaile gisa aritzen dira sarritan, "lurker" deitzen zaiona, hau da, pasiboki parte hartuz. Irakurriz, paperezko medioa bailitzan.

Nerabezaroa messengerrera konektatuta bizi izan dugunok, akaso, beste perspektiba batekin ikusten ditugu interneteko produktu hauek. Arazoa da pribatutasunaren mugak non dauden ez dakigunean. Messengerra, komunitate itxiak (foro pribatuak, kideentzako baino ez diren argazkilogak) gauza pribatutzat har ditzakegu: harremanak zirkulu batean garatzen ditugu eta norberak erabakitzen du zein sartu zirkulu hortan, eta zein ez.

Beste zerbitzu batzuk (blogak, fotolog...) erabat publikoak dira. Bilatzaileetan azaltzen dira, edonor sar daiteke bertan, eta nahi duenak eskubide osoa du, weba publikoa denez, erreferentziak egiteko. Ostiralean iritzi-artikulu bat bota nuen nire blogean, eta gau hartan bertan irakurri zuten Euskadi Irratian. Noski, nik ez nuen Euskadi Irratirako idatzi, nire blogerako baizik, baina jakin badakit nire blogean publikatzen dudana, izenak dioen bezala, publikoa dela. Pribatuan nahi dudana pribatutik egiten dut. E-postaz, posta-zerrenda pribatuz, telefonoz... kontua da denok ez dugula hau garbi ikusten: nire adineko askok argazkiloga daukate; azken hilabeteotan izugarrizko hazkundea antzeman dut fotolog.com-en. Orri nagusian leloak argi azaltzen du bere filosophia: "Share your world with the world" (konpartitu zure mundua munduarekin). Bi hilabetez probatu dut fotolog, lagun batek proposatu ostean, barrutik funtzionamendua aztertzeko. Esan beharra dut interakzio kuriosoa ematen dela, baina hori beste baterako, bestela asko luzatuko naiz.

Fotolog baino lehenago, messenger programaren influentziaz, asko eta asko animatu ziren "msn spaces" delakoak egitera. Bertan modu ezberdinetan konfiguratu dezakezu sarrera-baimena: guztientzat libre, zure messenger kontaktuentzat bakarrik, zeuk esandakoentzat... noski guztiz publikoa ez denean msn kontua beharrezkoa da. Fotolog guztiz da publikoa. Argazki bat, testu bat.. sartu, eta edonork ikus dezake. Halere, erabiltzaile gehienak ez dira konturatzen bere partehartzearen publikotasunaz eta orduan sortzen da arriskua: nahi ez diren erreferentziak sarean, nahi ez diren bisitak, eta ondorioz datozen haserreak. Joan portadara eta erreparatu lemari. Share your world with your world.

Txitxu

Txitxu 2007-03-29 23:50 #1

<p>epa! idatzi dezun guztia egia da! jaja espero det publikotasuna murriztea!! jaja weno ba milesker! ondo pasa aste santuan zure urtebetetzia izango data! patxos dew</p>


Utzi iruzkina: