Flickr

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-11 06:30

Blogak.com-ek ez digu uzten argazkirik igotzen. Artikulu batean irudi bat sartzeko interneten eskegita dagoen bat hartu beharra daukagu. Duela urte batzuk hau buruhauste bat izango litzateke, baina gaur egun Flickr bezalako plataformak dauzkagu, non guztiz doan eta oso erraz gure argazkiak igo eta fotolog bat eratu dezakegun.

Zerbitzu hau doan eskeintzen duten beste hainbat gune dauzkagu gaur egun: fotolog.com, pixalia, zooomr... komenigarria da copyleft guneak erabiltzea, kontuz lizentziekin!

Hori dela eta, onena zuk zeure argazkiak erabiltzea da, eta bestela, kontu handiz ibiltzea irudiak nondik hartzen dituzun. Hauek bezalako guneak oso erabilgarriak dira errekurtso murritzak dauzkagun blogari xumeontzat.


Utzi iruzkina: