Kanpaina bat egin berri dugu Sustaturekin. Gure banner bat jarri genuen, hainbat egunetan, beste webgune ezagun batean. Publizitatea egin genuela, alegia. Aukera baliatuz, esperimentu txiki bat egitea pentsatu genuen: bi banner egingo genituen, eta biak erdi-bana erakutsi zegokigun tokian.Bi banner hauexek:A.B. Bi bannerrotan, nork funtzionatuko zuen hobeto? Horixe neurtu nahi genuen, bistan da. Kondizioak berdinak ziren bientzat: toki berdina, webgune berdina, momentu berdina -ausaz erakusten zen bat edo bestea- eta bistaratze kopuru oso antzekoa... Ba, emaitza, nabarmena izan da: # ...
Kooperatiba eta MCC zalea naiz, orohar eta ñabardurak ñabardura. Lan ere egin nuen ia 5 urtez hango enpresetan, eta Garaia Berrikuntza Guneko kudeatzaileak ezagutzen eta estimatzen ditut.Horregatik hartu dut pena, Microsoft 'ekarri' nahian ari direla irakurri dudanean Berrian eta Goienan.Ekarri diot, eta ez etorri. Eta pena, diot, MCCko filosofiarekin nekez ezkon daitekeen enpresa delako, boteprontoan esanda, Microsoft. Europan multak jartzen ari diren bitartean, hemen laguntzak emango zaizkiolako multinazional horri. Eta, imajinatzen dut, gainera, zeinen negoziaketa zailak izango diren.Ez ...
Google Readerrek bere harpidetza kopuruak publikatu ditu, eta ondorioak ateratzen hasi dira batzuk. Nagusia, hauxe: Bloglines hilko duela dirudi.Seguraski, bai.Han eta hemen ikusitako konparaketen ondoren, euskarazko jario batzuk konparatzen hasi naiz. Zenbat irakurle ditu jario baten Google Readerren (GR) eta zenbat Bloglinesen (Bl).Zabaldu.com: GR ?, Bl 39Sustatu.com: GR ?, Bl 368Berria.info: GR 212, Bl 104Eta utzi egin dut azterketa. Ezin datuak atera Google Readerren! Google bilatzailea da, baina datu hoiek ezin bilatu, inolaz ere. Txukunago jarriko al dituzte!Baina, berdin da. Eg...
Mexiko hirian ari dira munduko xake txapelketa jokatzen. Internetez ari naiz jarraitzen, neure kasa.Erral nire lagunari irakurri nion albistea eta geroztik, ia gauero sartzen naiz webgune ofizialean edo chessbasen, bestela. Han ari naiz partidak jarraitzen -asko eta asko ez ditut ulertzen baina-. Argazkiak, komentarioak, albisteak, sailkapena. Badirudi, Anand izango dela txapeldun berria. Kramnik -ez dakit zergatik baina nire 'faboritoa'- larri dabil. Inoiz ez nuen txapelketa bat horrela jarraitu eta gozatzen ari naiz.
New York Times periodikuak eduki guztia doan emango du hemendik aurrera.Orain arte, hango hemeroteka erraldoia arakatu nahi zuenak ordaindu egin beharra zeukan. Zenbait iritzi-emaileren zutabeak irakurtzeko ere ordaindu beharra zegoen. Urteko 50 dolar edo, bestela, hilabeteko harpidetzaren bat. TimesSelect zen klub honen izena eta 227 mila lagun zeuden bertan izena emanda. Bada zerbait. Biderketa erraza da: 10 milioi dolarretik gora fakturatzen zituen NYTek honi esker.Kalkuluak egin dituzte, ordea: edukia libre utziz gero, jende gehiago, orri gehiago, publizitate gehiago, klik gehiago... di...
Atzo m.uztarria.com sortu behar genukeela pentsatu nuen: uztarria.com-en bertsio mobila. Taberna bateko telefonoaren bila aritu ginen lagunok eta, azkenean, uztarria.com-era sartu nintzen mobileko nabigatzailetik, gida-komertzialaren bila. Narrats ikusten da, baina ikusten da, eta lortu nuen telefonoa. 11888 telefonoa baino garestiago aterako zait atzoko minutu parea baina, tira, beste zerbait ikasi nuen. Informazio guztia sarean jartzea ona da. Edozeinentzat eta edozer eratara eskuragarri, ahalik eta formaturik zabalenean eta irekienean. Mila eratara bizi gara. Uztarria.com ez dago mob...
Elpais.com-eko portada, une honetan.Portadan bertan, albisterik ikusienen zerrenda.Kointzidentziak: zero.
Nolatan ez zitzaion inorri lehenago okurritu? Horixe da FaceBook-en saltseatu ondoren pentsatu nuena. Horren da ideia sinple eta potentea! Sare sozialak Beti egon dira modan sare sozialak. Apuntatzen zara webgune batean eta, ahal baduzu, zure lagunak apuntarazten dituzu. Arrakasta duen tresna bada, ikusiko duzu mundu osoko ehunka lagun daudela ja apuntatua. Gero, esaten duzu "Urlia nire laguna da" edo "Urlia nire ezaguna da", harreman-gradu diferenteak ere marka baitaitezke normalean. Eta zure harreman sare birtuala definitzen duzu horrela. Harremanen sare hori balia dezakezu kont...
Hartu ping-pongeko pelota bat eta hari bat. Eman buelta pelotari hariarekin eta moztu haria justu buelta bat emandakoan. Ondoren, beste metro bateko hari zatia itsatsi moztutako hari horri. Ipini hari luzatua pelotaren inguruan, borobilean, eta utzi pelota erdi-erdian. Neurtu pelotatik harira dagoen distantzia: 16 zentimetro inguru emango dizu.Ondoren, imajinatu berdina egiten dugula, baina pelotaren ordez lurrarekin -gure planeta urdinarekin- eta soka batekin. Ekuatoretik soka pasa, ondoren luzatu metro bat, ipini soka borobilean eta erdi-erdian lurra. Neurtu lurrazaletik sokara dagoen dis...
Zenbaitentzat Googlek badu, oraindik, cool edo jator fama. Horrek marketin kanpainak beste era batera planteatzeko aukera ematen dio.Gmail bultzatzeko, bideo bat egin nahi zuten. Eta erronka jarri zieten erabiltzaileei: inprimatu 'M' letra (Gmail-en ikurra) duen sobre bat eta grabatu bideo txiki bat, 10 segundukoa, ezkerretik eskubira M hori eramanez. Ehunkada bideo jaso dituzte, ia mundu osotik. Onenak aukeratu, eta bideo hau muntatu dute ondoren. Marketin kanpaina ez da iragarkira mugatzen. Egiteko eta iragartzeko modua bera ere kanpainaren zati da. Horregatik ari naiz neu ere hau idazte...
Josu Azpillagaren blog pertsonala, batez ere Interneteko kontuetaz
http://www.igorcalzada.com/leitmotiv-euskal-gizarte-berrikuntza
Interesgarria, Josu!Saiatuko naiz ni ere antzeko zerbait egiten, eta kontatuko dizut.