Bloglines eta Google Reader

azpi 1456131281766 azpi | 2007-10-16 21:51
4

Google Readerrek bere harpidetza kopuruak publikatu ditu, eta ondorioak ateratzen hasi dira batzuk. Nagusia, hauxe: Bloglines hilko duela dirudi.

Seguraski, bai.

Han eta hemen ikusitako konparaketen ondoren, euskarazko jario batzuk konparatzen hasi naiz. Zenbat irakurle ditu jario baten Google Readerren (GR) eta zenbat Bloglinesen (Bl).

Zabaldu.com: GR ?, Bl 39
Sustatu.com: GR ?, Bl 368
Berria.info: GR 212, Bl 104

Eta utzi egin dut azterketa. Ezin datuak atera Google Readerren! Google bilatzailea da, baina datu hoiek ezin bilatu, inolaz ere. Txukunago jarriko al dituzte!

Baina, berdin da.  Egia izango da terreno hau ere bere egingo duela Googlek. Jakinekoa da, blogak edo Interneteko aktualitatea jarraitzeko ezinbestekoa dela jario-irakurtzaile bat erabiltzea, askok eta askok egunero erabiltzen dugula, e-posta erabiltzen dugun bezalaxe, eta mokadu goxoa dela, ondorioz, publizitatearentzat. Eta nekez utziko diola Googlek ihes egiten aukera horri. Esfortzu haundia egin du, eta nagusitu egingo dela dirudi, hor ere, esan beharko dugu.

Baina, Enrique Dans-ek dioen bezala, Googlek irabazi baino gehiago, Bloglines-ek galduko duelakoan nago. Ask-ek galduko du, bilatzaile honek erosi zuenetik ezer gutxi egin baitu tresna honen alde. Edo ez du asmatu, behintzat. Niri, oraindik ere, interfase txukunagoa iruditzen zait Bloglines-ena, baina bertsio berri bat prestatzen ari direla zabaldu dute, eta han egin ditudan probak atzerakada baino ez didate eman. Ohitura kontua izango da, agian.

Lagunei jario irakurle bat gomendatzen diedadean, beti izaten dut duda: Google Reader edo Bloglines? Uste dut dudarekin jarraituko dudala, baina denbora gutxirako.

Luistxo

Luistxo 2007-10-17 09:04 #1

Masable webak dio Googleren estatistikak datuak ez direla fidatzekoak.

Niri Bloglinesek zerbitzu ona ematen dit gaur, eta ez daukat aldatzeko intentziorik oraingoz. Tradizionala naiz: 1996an bezala, Eudora erabiltzen jarraitzen dut... Baina egia da Ask-en eskutik ez doala inora. Mark Fletcher Bloglineseko sortzaileak lehenago ere egin zuen jokaldia: eGroups saldu Yahoori, eta Yahook ahaztuta utzi Yahoo Groups.

karrikas

karrikas 2007-10-17 12:08 #2

Aspaldian ez dut ikusi google Reader, ala ere bloglines bezain erosorik ez dut topatu. Pasa nuen denbora bat alesti erabiltzen, euskaraz zegoelako,  oso geldo egiten zitzaidan nituen jario juztiei begirada bat egiten, pasatzen nintzen bakoitzean milaka klik egin behar. Lanagatik ere Yahoo eta Googlekoak probatu nituen. Probatu eta listo, ez nuen denbora gehiegi pasa, ez ninduten engantxatu edo. Bloglines berriz denbora gutxian zegoena ikusteko aukera ematen zidan, modu horretan azkar filtratzeko nire gustokoa. Eta kostata orain bloglinesen beta bertsio erabiltzen dut, aurrekoa bezala nahiko azkarra da, eta oraingoan gainera arratoiren gurpilarekin gainetik pasa ala irakurritzat jartzen ditu, modu horretan azkar pasatuz albiste guztien gainetik gustukoak azkarrago aukeratuz. Oraindik akats asko dauzka, baina ni behintzat beta honekin gelditzen naiz googlek audientzia gehiago duela esan arren.

karrikas

karrikas 2007-10-17 15:19 #3

Google reader probatzen ibili naiz. Badirudi bloglinesen beta google readerrren klon bat dela. Orain alesti probatu beharko dut, agian beste klon bat da, eta gainera euskaraz ;-P

PD.: Zure captcha hau gainditzeko minimo 5 saiakera egin behar ditut.

azpi

azpi 2007-10-17 20:02 #4

Bloglines-en bertsio berria, egia da, dena ajax eta dena orri bakarrean, Google Readerren antzekoa da. Niri oraingo interfase xaharra intuitiboagoa egiten zait, baina abiadura aldetik-eta ez dut ondorio nabarmenik atera ahal izan. Ikusiko dugu zer gertatzen den.

Eta bai: captcha hau munduko txarrena da.

Utzi iruzkina: