Marketin birala omen
Zenbaitentzat Googlek badu, oraindik, cool edo jator fama. Horrek marketin kanpainak beste era batera planteatzeko aukera ematen dio.
Gmail bultzatzeko, bideo bat egin nahi zuten. Eta erronka jarri zieten erabiltzaileei: inprimatu 'M' letra (Gmail-en ikurra) duen sobre bat eta grabatu bideo txiki bat, 10 segundukoa, ezkerretik eskubira M hori eramanez.
Ehunkada bideo jaso dituzte, ia mundu osotik.
Onenak aukeratu, eta bideo hau muntatu dute ondoren.
Marketin kanpaina ez da iragarkira mugatzen. Egiteko eta iragartzeko modua bera ere kanpainaren zati da.
Horregatik ari naiz neu ere hau idazten...
Iruzkinak
xa2er 2007-08-30 22:40 #1
Bideoa ikusgarrie dekenik ez zeok ukatzeik.<br />
Utzi iruzkina: