New York Times eta edukia doan
New York Times periodikuak eduki guztia doan emango du hemendik aurrera.
Orain arte, hango hemeroteka erraldoia arakatu nahi zuenak ordaindu egin beharra zeukan. Zenbait iritzi-emaileren zutabeak irakurtzeko ere ordaindu beharra zegoen. Urteko 50 dolar edo, bestela, hilabeteko harpidetzaren bat. TimesSelect zen klub honen izena eta 227 mila lagun zeuden bertan izena emanda. Bada zerbait.
Biderketa erraza da: 10 milioi dolarretik gora fakturatzen zituen NYTek honi esker.
Kalkuluak egin dituzte, ordea: edukia libre utziz gero, jende gehiago, orri gehiago, publizitate gehiago, klik gehiago... diru-sarrera gehiago.
Lehenbiziko pentsamendua: publizitate asko behar da, gero, hori berdintzeko!
Egin ditzagun kalkulu tonto batzuk, tabernetako serbiletetan egiten diren horietakoak.
- NYTen ez ditut ikusi, baina elmundo-n publizitate tarifak publikoan daude. CPMa (Cost per mille) 32 eurokoa da megabanner haundi batentzat. (Klik bakoitzeko kobratzea ere ohikoa da, google iragarkietan adibidez, baina horrela kalkuloak errazagoak direnez, jo dezagun aurrera.)
- Demagun, orri batean, megabanner eta google-ren iragarki eta beste bannerren batekin, doblea lortzen dutela. 64 euro 1000 orriko (asko iruditzen zait, baina, tira).
- 10 milioi dolar fakturatzeko, 156 milioi orritik gora erakutsi beharko dituzte, urtean.
- Orri erdietarako adina publizitate lortzen badute, 300 milioi orritik gora beharko dituzte.
- Oso gutxi da hori. Horiek hilabetean erakutsi ditzake NYTek, guztira. Itxitako orri hoiek webgune osoan duten proportzioa, ez dakit zenbatekoa izango den.
Bigarren pentsamendua: ez dira orri hauek soilik. Erreferentzialtasuna da. Eta edukia giltzapean jartzen duena, desagertu egiten da saretik.
Inork ez du lotura bat egiten hango webgunera -zertarako!-. Blogetan, e-postetan -irakurri hau, hi!- agertzeari uzten dio. Ez du komentariorik izango. Ez da bilatzaileetan azalduko. Horrek kezkatzenditu NYTekoak. Eta hori bultzatu nahian ari dira, orain.
Eta ez da itxitako edukira soilik mugatzen hori; dena da bat.
Hirugarren pentsamendua: gurea beste eskala bat da. Suertekoak gara: hemen ez du inork edukirik itxi, nik dakidala, inoiz. Baina, gure eskalan, publizitatea ere...
Iruzkinak
2007-09-27 09:43 #1
Oso interesgarria idatzitakoa.

Marka kontu bat ikusten dut hemen. Bi modutakoa izan daiteke zure produktoa:

- Ordaindu behar den marka horretakoa.

- Libre eta doan den markakoa.

Argi dago zer behar duen irakurleak, ez? ba hortik egiten dute tira bezero ezberdinek: irakuleek, publizitatea jartzen dutenek, harpidedunek...

Iban Arantzabal 2007-09-27 09:45 #2
Aurreko mezuan izenik ez dut jarri, barkartu. Ez da ez anonimotasuna Interneten gehien miresten dudana ;-)

Utzi iruzkina: