New York Times periodikuak eduki guztia doan emango du hemendik aurrera.Orain arte, hango hemeroteka erraldoia arakatu nahi zuenak ordaindu egin beharra zeukan. Zenbait iritzi-emaileren zutabeak irakurtzeko ere ordaindu beharra zegoen. Urteko 50 dolar edo, bestela, hilabeteko harpidetzaren bat. TimesSelect zen klub honen izena eta 227 mila lagun zeuden bertan izena emanda. Bada zerbait. Biderketa erraza da: 10 milioi dolarretik gora fakturatzen zituen NYTek honi esker.Kalkuluak egin dituzte, ordea: edukia libre utziz gero, jende gehiago, orri gehiago, publizitate gehiago, klik gehiago... di...


Azken iruzkinak