Informazio kanalak

azpi 1456131281766 azpi | 2007-09-17 09:10

Atzo m.uztarria.com sortu behar genukeela pentsatu nuen: uztarria.com-en bertsio mobila.

Taberna bateko telefonoaren bila aritu ginen lagunok eta, azkenean, uztarria.com-era sartu nintzen mobileko nabigatzailetik, gida-komertzialaren bila. Narrats ikusten da, baina ikusten da, eta lortu nuen telefonoa. 11888 telefonoa baino garestiago aterako zait atzoko minutu parea baina, tira, beste zerbait ikasi nuen.

Informazio guztia sarean jartzea ona da. Edozeinentzat eta edozer eratara eskuragarri, ahalik eta formaturik zabalenean eta irekienean. Mila eratara bizi gara. Uztarria.com ez dago mobilentzat pentsatua, baina aldaketa pare batekin lortu daiteke zerbait txukuna. Beste kanal bat, informazioa zabaltzeko eta nahi duenari zerbitzua emateko.

Horregatik harritu naiz egunotan beste kontu batekin. Herrian toponimia azterketa egin dute eta, lana erakutsi eta herritarren ekarpenak jasotzeko, erakusketa prestatu dute. Etorri aretora eta egin zure ekarpenak.

Baina, Interneten ez dut ezer aurkitu. Ez dago ezer. Seguraski, ez zaio inorri okurritu ere egin.



Utzi iruzkina: