Adierazpena
“Ahotsak” Emakume Taldeak, Bakearen
Aldeko Emakumeen Ahotsak, bere Adierazpena publiko egiten du, euskal
bake prozesuaren ekarpen gisa. Bere osotasunean irakur ahal izateko,
klika (sakatu) ezazu “testu osoa” izeneko lotura. Adierazpenarekin bat
egin nahi baduzu, “comments” loturari sakatu eta bidal eizaguzu zure
iruzkina (izen-abizenak eta NAN-CNI-EHNA zenbakia erantsiz). Blogger
atalean izena eman gabe eduki ezkero, “besteak” edo “ezezagun” ezizena
aukera zenezake parte hartzeko eta zure iruzkina argitaratzeko.
Agiri
hau sinatzen dugunok ideologia, tradizio eta sentimendu ezberdinak
ditugun emakumeak gara; banatzen gaituena alde batera utzi eta batzen
gaituenetik abiatuta, eta modu pertsonalean, bake eta adiskidetzearen
bila urratsak esploratu nahi ditugu.
Agiri honekin ez dugu ez ezer ez inor ordezkatu nahi; gure asmo bakarra, bakoitza dagoen lekutik, egungo egoerari bultzada ematea da, bai eta konponbidea bilatze lanetan laguntzen saiatzea ere, aurreiritzirik eta baldintzarik gabeko elkarrizketa abiapuntu ona dela baieztatuz, pertsona guztien eskubideen errespetua ere den moduan.
Itxaropenezko orain eta etorkizun baten alde lan egiteak amankomuneko militantzia, geurea alde batera utziz, aintzat hartzera behartzen gaitu: bakearen aldeko militantzia, hain zuzen; izan ere, bakeak saboteadore ugari ditu beti gatazka guztietan eta argi izpi bat ekartzea ezinbestekoa da.
Beraz, emakumeok bakearen aldeko eragile aktibo izan behar dugula uste dugu, bai eta gure herrian ireki beharreko itxaropenezko prozesu berrian parte hartu behar dugula ere.
Gaur egun, eta bizi dugun gizarte eredua kontuan hartuta, gure herriko bizitza politikoan gizon eta emakumeon papera ez da bera. Hala ere, eta guri ere dagokigun gatazka politikoaren ondorioak pairatzen ditugun heinean, konponbideak bilatzerakoan emakumeok ere izan behar dugun partehartzea eta protagonismoa aldarrikatzera gatoz. Konponbidearen subjektu aktibo izan behar dugu, orain arte gertatutakoaren subjektu izan garen bezala.
Horregatik hiru premisetan oinarritzen den etapa berri bat irekitzeko aukera ahalbidetu nahi dugu:
1.- Bakea erdiestea eskakizun kolektiboa eta lehentasun politikoa da. Denon lana da, eta ez da soilik eta bakarrik edozein motatako bortxakeria ez egotea. Bakearen kontzeptua, gure iritziz, ez dago hutsik, kontrakoa baizik. Guretzat, demokrazia eta gizarte justiziarekin zerikusia du, gatazka historikoak amaitutzat ematea eta, askatasunak zein eskubideak oinarri gisa, garai bat ixtea ahalbidetuko duen aldaketa prozesu batekin, alegia.
2.- Proiektu politiko guztiak defenda daitezke eta defendatu behar dira, bat bera ere inposatu gabe. Bide politiko eta demokratikoak erabiliz, baldintza berdinetan, proiektu politiko guztiak garatu eta gauzatzea bermatu eta ahalbidetuko duen eszenatoki demokratikoa bilatu behar da.
3.- Euskal gizarteak, Euskal Herriko hiritarrek, egungo marko juridiko-politikoa eraldatu, aldatu edo mantentzeko borondatea baldin badu, guztiok beharrezko diren berme demokratikoak eta adosturiko prozedura politikoak ezarri eta errespetatzeko konpromisoa hartu beharko genuke, euskal gizarteak erabakitakoa errespetatua eta gauzatua izan dadin eta, beharrezkoa balitz, erabaki honek lege araudian bere isla izan dezan.
Zentzu honetan, gizonek eta emakumeok gizartean dugun partehartze ezberdina zehazten duten baldintzei aurre egin beharko zaiela uste dugu, egun ez dagoen eskubide eta aukera berdintasuna bermatzeko asmoz. Honek geure eskubideak, emakumezkoenak, aitortzea dakar, eta hori posible izango da bakarrik prozesuan partaide diren eragile guztien konpromiso sendoa baldin badago.
Agiri hau sinatzen dugunok konponbiderako aukerak egon badaudela uste dugu eta horretarako guztiok elkar onartu eta besteak duen egia ikusten saiatu behar dugulakoan gaude. Gure irudiko, adostasuna lortzearren hitz egitea aurrez eman beharreko urratsa da, eta hori demokrazia indartzea da, ez ahultzea.
Guk ez dugu hauteskundeetan arrakasta bilatzen, ezta gure aukera politiko, sindikal, sozial edo kulturalaren defentsa ere; ez dugu inoren txaloa bilatzen eta kritika itzelari ere ez diogu beldurrik; aitzitik, egungo egoerak bere horretan jarrai ez dezan lan egiteak merezi duela pentsatzera eramaten gaitu, konponbiderik nahi ez dutenek orain arte beti ezinezkotzat jo duten bideak sinesgarritasuna izan dezan.
Deklarazio hau sinatzen dugun emakumeok, beste bake prozesu batzuetan beste emakume batzuek egin duten bezala, prozesu hau blindatzearen alde lan egingo dugu, hondoa jo ez dezan, zapuztu ez dadin eta, prozesuan zehar nahiz konponbidean, emakumeok partaide aktibo izan gaitezen eta gure papera eta gure protagonismoa aldarrika ditzagun. Azken batean, prozesua eta bere irtenbidea sendotzeko hiritar guztien partehartzea ahalbidetuko duten berme demokratikoak ezartzearen alde lan egingo dugu.
Horregatik egiten dugu ekarpen hau; ideiak kontrajartzeko, hitz egiteko, hurbiltzeko, negoziatzeko, planteatzen ditugun oinarrietatik abiatuta bakea eraikitzeko lanean gure esku dagoen guztia jartzeko prest gaude.
Donostian, 2006ko Apirilaren 8an.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: