Azatzak 30: Ahotsak
30
azatz dagoeneko. Eta zenbaki borobiletan beti saiatu naiz azatz berezi
samarrak egiten. Eta oraingoan ere hori egin nahi izan dut.
Ahotsak
proiektu berezia da. Helburua Euskal Herriko herri hizkerak jasotzea
da. Baina hori baino gehiago da. Herri-kulturan Euskal Herrian gauza
asko egin dira, horietatik asko oso jasoak. Ahotsak-ek, ordea,
dibulgazio nahia du hasiera-hasieratik. Eta hori igarri egiten da: bideo
laburrak eskegitzen dituzte, interneten eta doan, eta lizentzia
librearekin.
Une
honetan 215 herri, 3788 hizlari, 5314 zinta, 35198 pasarte eta 9476
bideo daude. Kopuru potoloak denon eskura. Eta haziz jarraituko duen
proiektua. Herri-kulturaren bidean.
Iruzkinak
ahotsak.com 2012-01-24 10:44 #1
Eskerrik asko aipamenagatik! Hau ohorea Azatzetan agertzea ;-)

Gure aldetik, lanean jarraitzeko gogoz gaude oraindik. Gipuzkoan egin dugun lana nahiko borobilduta dagoenez, orain beste lurraldeak izango dira gure lehentasuna. Ea laster Euskal Herri osoko lekukotasunak biltzen ditugun!

Bide batez, eskerrik beroenak bide honetan lagun izan ditugun guztiei, makinatxo bat izan dira eta, herrietan, elkarteetan, udaletan, unibertsitatean...

Utzi iruzkina: