Kategoria: etnokultura
30 azatz dagoeneko. Eta zenbaki borobiletan beti saiatu naiz azatz berezi samarrak egiten. Eta oraingoan ere hori egin nahi izan dut. Ahotsak proiektu berezia da. Helburua Euskal Herriko herri hizkerak jasotzea da. Baina hori baino gehiago da. Herri-kulturan Euskal Herrian gauza asko egin dira, horietatik asko oso jasoak. Ahotsak-ek, ordea, dibulgazio nahia du hasiera-hasieratik. Eta hori igarri egiten da: bideo laburrak eskegitzen dituzte, interneten eta doan, eta lizentzia librearekin. Une honetan 215 herri, 3788 hizlari, 5314 zinta, 35198 pasarte eta 9476 bideo daude. Kopuru po...