"Galia" zeritzona erromatar konkista aurretik (mapa).

No profile photo Gaskoinia | 2016-04-20 11:00
4

gaskoinia 1461144502813

Wikipedian agertzen den mapa interesgarria.

Julius Zaesar berak desberdindu zituen herri akitaniar protoeuskaldunak gainontzeko herri galiarretatik bere konkistaren memoria jasotzen duen "Galietako guda" idatzian.

Herri akitaniar hauek lirateke egungo Euskal Herri eta Gaskonia bateratuko luketenak. Paradoxikoki Urkuluk, Barkosek eta Roussetek instituzionalki egun ordezkatuko luketenak, noski, betiere botere politiko mugatuaz.

Nabarmentzeko baita Okzitaniak ere balukeela nolabaiteko "continuum" bat orduko mapaz alderatuta, hain zuzen ere lehen aipaturiko herri akitanierrtaz gain, zeltiar mediterranear narbonnensiek eta egundaino misterioz jantziak diren herri liguriarrek osatuko lukete. Izan ere herri liguriar hauek aurreindoeuropearrak dirudite eta zibilizazio etruriarraren aitzindari omen lirateke.

Bi bataila omen daude sonatuak erromatar eta akitaniarren arteko guda Zesarren alde erdietsi zutenak.


Utzi iruzkina: