Azatzak 81: Txokolatea eta bizkotxoak
Orain dela urtebete pasatxo jarri zen martxan ekimen hau, 81. azatza jarriko duena euskal kulturgintzaren nire solo partikularrean. Txokolatea eta bizkotxoak!
Hilean behin, sortzaile bat eramaten dute Bilboko taberna batera berarekin berba egitera. Kultur elkarrizketak eta euskaraz. Autogestioz. Hori baino ez, sinple bezain efektiboa.
Gainera, saiatu dira urtebete pasa honetan kulturaren adierazpide gehienei atea irekitzen: dantza, antzerkia, literatura, musika, artea, zinema, … Ekimen txiki bezain interesgarri.
Iruzkinak
Iker Bañuelos 2014-03-05 19:58 #1

Dokumentu interesgarria da, pixka bat motza da, horri buruz gehiago irakurtzea gustatuko litzaidake.

txerra 2014-03-06 08:35 #2

Aupa Iker!

Sartu ekimenaren blogean: txokolatea eta bizkotxoak eta han izango duzu informazio gehiago.

Mila esker!

Utzi iruzkina: