Azatzak 100: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-12-09 14:20
2

100 azatza eta azkenak berezia izan behar zuen. Eta hala da. Gurean elkarte eredugarririk bada kulturgintzan, hori Bertsozale Elkartea da. Auto-antolaketa, independentzia, nazio eta herri/auzo mailak ondo uztartuta, transmisioa eta transgresioa, indibidualtasuna eta kolektiboa, ekimen txiki eta handiak, lagun giroa eta lehiaketa, zaleak eta profesionalak.

 

Bertsozale Elkartea

Eta, gainera, euskararen etorkizunerako estrategikoa. Eta ez diot nik, “Bertsolaritzaren garrantzia” izeneko dokumentuak baizik:

 

  • Biziberritze prozesuan den hizkuntza batentzat bere baitan halako errealitate bat (bertsolaritzarena, alegia) edukitzea, bizirik eta indar betez, zorte handia da.

  • Bertsolaritza euskararentzat jomuga diren espazioetan arrakasta duen jarduna da: kalea, espazio publikoa, lagunartea, giro informala, ahozko jarduna.

  • Bertso saioak, erritual gisa, hiztun komunitatea elkartzeko guneak dira. Gure gizarteari buruz publikoki gogoetatzen da, autoafirmatuz.

 

Zer gehiago erantsi?

Joxean Amundarain

Joxean Amundarain 2014-12-09 14:25 #1

<p>Txerra for president! Zorionak ;-)</p>

Xabi

Xabi 2014-12-09 21:46 #2

<p>Elkartearen historia ezagutzeko eta filosofia ulertzeko "Beste larogei urtian" liburua eta <a title="http://youtu.be/tfDZaFjkXBQ">dokumentala </a>ikustea onena.</p>

<p>Eta eskerrik asko bilduma eder hau oasatzeagatik, Txerra!</p>


Utzi iruzkina: