Azatzak 97: Astra

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-10-27 08:46

Eraikinak hori baino ez dira, eraikinak. Eraikinak ez dira garrantzitsu ezpada barruan gertatzen denagatik. Pertsonok ematen diegu bizitza (edo ez) eraikinei. Halaxe da.

 

Gernikan Astra proiektua orain dela urte batzuetatik martxan dago. Eraikin handia da, metro asko duena, baina batez ere itzelezko bizitasunarekin. Proiektu parte hartzailea, sortzailea, dinamikoa, autoantolatua, feminista, antimilitarista, … eta abar. Eta kasu honetan ez dira ekimen bati jartzen zaizkion izenlagunak, benetakoa da.

Eta euskalduna, jakina. Bide batezko euskalgintza bete-betean. Esate baterako, webgunea euskaraz dute, asanbleak euskaraz egiten dira, kultur programazioan euskarak leku txukuna du eta abar. Zu barik eztau!


Utzi iruzkina: