Addenda: azatzak 101: Abangoardiak euskaraz egiten du!
100 azatz jarri eta beste horrenbeste jartzeko modua izan dut urte hauetan guztietan. Egia da oreka bilatzen saiatu naizela, baina horrek ez du esan gura zirriborroetan hainbat azatz geratu ez denik. Geratu da mordo bat.
Horregatik, 101. azatza (azkena!). Abangoardiak gurean euskaraz egiten du. Diziplina gehienetan.
Antzerkian, adibidez, zer dago abangoardiagorik Ander Lipus, Dejabu edo Le Petit Theatre du Pain baino? Eta literaturan Joseba Sarrionandia, Danele Sarriugarte edo Xabier Montoia baino? Eta musikan Mursego, Berri Txarrak edo Oreka Tx baino? Eta komikigintzan Asisko, Zaldi Eroa edo Xabiroi baino?
Euskal Herrian abangoardiak, salbuespenak salbuespen (ikus-entzunezkoak izan daitezke?), euskaraz egiten du. Euskaraz sortzen du. Kontsumo arduratsua egiteko garaia da gurean, kulturan zein beste arlo batzuetan. Egin dezagun ba!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: