Azatzak 93: Kanaldude
Telebistak gure bizitzako ordu asko jaten ditu. Eta euskarazko eskaintza ez da behar bestekoa ez kantitatez ez kalitatez. Baina alor honetan ere badira berri onak.
Kanaldude da horietako bat. Baxenafarroan du egoitza eta zentroa, Arrosan. Ipar Euskal Herri osoa du berbagai eta sarearen bidez hedatzen ditu bere eduki guztiak, euskaraz jakina.
Herri-telebista dugu Kanaldude. Kulturgintzaren adierazpideei garrantzi berezia ematen diena. Erresonantzia-kaxak behar genituela esan zuen batek, ezta?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: